Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Urte berria, erronka berriak.

« Atzera

Urte berria, erronka berriak.

astelehena 04 otsaila 2019 14:17

2018. urtea oso urte aktiboa izan da: 32 ekintza, hitzaldiak, ferietan parte hartzea... Gainera, sare nagusiak (Instragram, Linkedin eta Google plus) zabaldu ditugu eta bultzada berria eman diegu jada erabiltzen genituen sareei (Twitter eta Facebook). Euskal Autonomia Erkidegotik eta Nafarroatik kanpo lau jarduera burutu dira eta pozik gaude.

2019. urtea jardueraz betea dago. Ferietan parte hartzen jarraituko dugu eta finantza etikoak eta, nagusiki, Oikocredit, hegoaldeko herrialdeen garapen-tresna modura, aditzera emateko gune berriak irekiko ditugu.

Halaber, bultzada handiagoa eman nahi diegu gure gizarte-sareei eta web orriari. Batez beste % 20 haztea gustuko genuke. Horietan etorkizun hobe eta iraunkorragoaren bila Oikocreditera edo gure bazkideetara hurbiltzen den jendearen istorioak azalduko dira.

Horrez gain, aurten erakusketa bat izango dugu Finantza Etikoetan eta Hautazkoetan Hezkuntzaren Euskal Sarearekin lankidetzan. Hegoaldeko herrialdeetako esperientziekin argazkiak erakutsiko dira eta erantzukizunpeko aurrezpenaren eta finantza etikoen bidezko inbertsioaren garrantziaz sentsibilizatuko da.

Oikocrediten inbertitzeko modu berria eskaini nahi dugu eta horretan dihardugu lanean. Oraindik ezin dugu xehetasun gehiegi azaldu, baina pozik gaude eta hemendik gutxira gure berri izango duzue.

 

« Atzera