Gaitasunak sendotzea: gure ikuspegi bakarra
Oikocredit Euskadi Txosten Elektronikoa
Otsaila 2020

Gaitasunak sendotzea: gure ikuspegi bakarra

2020 hasten dugu gure azkenengo txosten elektronikoa argitaratzen. Honek, gaitasunak sendotzeko gure programa barnean egindako lanak azpimarratzen ditu. Hasteko, Thos Gieskes gure zuzendari exekutiboak Oikocreditek zerbitzuak eskaintzeko gaitasun propioak nola garatu izan dituen azaltzen digu.

Aurrerago, elkarrizketa bat dago gure gizarte jardunerako berrikuntzako saileko adituekin eta bertan Oikocrediten gizarte jarduerako ikuspegia azaltzen digute.

Ondoren,istoria bat eskaintzen dizuegu: nola Oikocrediten gaitasunak sendotzeko funtsen bitartez Musoni gure bazkideak lortu izan du dirusarrera txikiko pertsonak lehen postuan jartzea aro digitalean.

Era berean, teako sektorean diharduen Ruandako bazkide bati buruzko bideo labur bat ekartzen dizugu. Honek ere gaitasunak sendotzeko funtsak jaso zituen.

Edizio hau amaitzeko, Keniako Greenforest Foods enpresako Athanas Mathekari egindako elkarrizketa jasotzen dugu, duela gutxi Oikocredit laguntza elkarteetatik berak egindako bidaian. Albistegi honek Oikocredit finantzak baino gehiago dela eskaintzen duela azaldu dizue. Disfruta dezazuela espero dugu

 
Thos Gieskes

Etxea eginda dago

Thos Gieskes Oikocrediteko zuzendari exekutiboak, pasa den urteari buruzko hausnarketa egin eta 2020 urtera ekartzen du.

Oikocreditentzat “Etxe berri bat eraikitzea”ri buruz hitz egiten du, eta puntu indartsuak eta ahulak ere aztertzen ditu. 2020 urterako planen barnean 45. urteurrena ospakizunak barne hartzen ditu.

Irakurri elkarrizketa >
 
Ging Ledesma, Kawien Ziedses des Plantes eta Yolirruth Núñez

Gizarte-lana: "Kide bat aukeratzea hasiera baino ez da"

Inpaktu sozial positiboa lortzeko nahia da Oikocrediten inbertitzeko zergatia. Nola bihurtzen da errealitatea helburu hau? Oikocrediteko berrikuntzarako eta gizarte jardunerako departamentuaren adituekin hitz egiten dugu eta Oikocredit daukan ikuspegi gai honi buruz hitz egiten dugu.

Gehiago irakurri >
 

Tea: aukera onak altuera handietatik

Ruandako tearen sektoreko interes-talde pribatu zein publikoek indarrak batu dituzte landa-nekazariak ahalduntzeko, Oikocrediten finantza-laguntzaz baliatuz. “Hau da nire te kikara” esaten du Helmut Pojunkek, Oikocredit Westdeutscher Förderkreis, Karongi, Ruandako Oikocrediteko bazkidea bisitatu duena.

Ikusi Bideoa https://www.youtube.com/watch?v=woHqjagW0gc

Gehiago irakurri >
 
Athanas Matheka

Bidezkoa da, mozkina guztientzat baldin bada

Athanas Matheka, Greenforesteko zuzendari exekutiboa eta Oikocrediteko Bazkidea, bidaian egon zen Oikocrediteko inbertsoreen galderak erantzuteko. Entzun zer esaten duen bidezko merkataritza eta ziurtapenak lortzeko laguntzaren beharrari buruz, eta era berean bere negozioak eta ekoizleak aurrera eman behar dituen erronkak Kenyan.

Gehiago irakurri >
 

Musoni: Aro Digitalean, diru sartze gutxiko pertsonak lehenengo postuetan jartzea

Musoni Kenya Microfinance, Zerbitzu finantzario digitalen aitzindaria eta Oikocrediteko bazkidearen lana behatzen dugu. Hemen, nola berak Oikocreditekin, bezeroen babeserako printzipioetan, duen kooperazioak, diru sartze gutxiko pertsonei baliabide digitalak ematen laguntzen diola, ikus daiteke.

Gehiago irakurri >
 
Joseba Larriba - Berdeago 2019

Berdeago

Pasa den urtean bezala, datorren Otsailak 8 eta 9 an Berdeago-euskal-ingurugiro iraunkortasun azokan egongo gara, Durangoko Landako Gunean.

 

Gehiago irakurri >
 
Aitziber Mugarra eta Joseba Larriba

Barakaldon egon ginen

Bigarren urtez jarraian, Barakaldoko Gobernuz kanpoko Erakundeen (GKE) azokan egon ginen. Azoka, Barakaldoko Herriko Plazan ospatu zen abenduak 15ean. Bertan, informaziorako stand bat eduki genenuen Oikocrediteko lanari buruzko informazio osoarekin ezkerraldeko biztaleriari hurbilduz.

Gehiago irakurri >
 

Winter Meeting Bilbon

Lyoni (Frantzia) eta Ganteri (Belgika) jarraituz, 2020ko martxoaren 13tik 15era arte Winter Meeting hitzordua izango da Bilbon. Babeserako elkarte guztietako 100 teknikari eta boluntario izango dira kooperatibaren inguruko hainbat gai lantzen; esate baterako, marketinarekin lotutako alderdiak, Oikocredit ezagutzera emateko jardunbide egokiak eta kooperatibaren egoera.

Gehiago irakurri >
 
Jarrai Iezaguzu:

DBLOan ezarritakoaren arabera, Oikocredit Euskadik ezaugarri pertsonaleko datuen tratamendua isilpekoa izateko behar diren neurriak hartu dituela bermatzen du. Halaber, jakinarazten dizugu zure datuak fitxategi batean sartu direla gurekin lotzen zaituen harremanak mantentzeko eta sartze, zuzentze, deusestatze eta oposatze eskubideak gauzatzeko abagunea daukazula helbide honetan: Epalza alarguna 6 (Kidenda), Bilbao > Legezko abisua ikusi webean


Oikocredit Catalunya - Bisbe Laguarda 4. 08001 Barcelona - T: 93 441 63 06
Oikocredit Euskadi - Viuda de Epalza, 6. 48005 Bilbao - T: 94 416 68 56
Oikocredit Sevilla - Alejandro Collantes, nº 17, 3º-D. 41005 Sevilla - T: 646 360 038