Abian da Nazioarteko Oikocreditera zuen inbertsioa eramateko prozesua
Urtebete baino gehiago daramagu prozesu honetan lan egiten. Zuetako askok ea noiz egin daitekeen galdetu diguzue. Ordua iritsi da.
Egun gutxi barru, prozesua xehetasun guztiekin azaltzen duen dokumentazioa bidaliko dugu bai posta elektronikoz bai posta arruntez. Prozesua uztailaren 31ra arte zabalik egongo da.
Zuen inbertsioa Oikocrediten inbertitzeko bide berri horretara eramateko aukera duzue. Bestela, zuen inbertsioa berreskuratu ahal izango duzue. Prozesu horren ondoren, Oikocredit Euskadik zuen inbertsioak kudeatzeari utziko dio, baina Oikocredit Euskadiren bazkide izaten jarraituko duzue, Oikocrediten bizitzan eta erabakietan parte hartu ahal izateko, hala nahi baduzue.