Te-plantazioak eraldatzea eta India iparraldeko pertsonen bizitzan eragitea [2. zatia]
Oikocreditek egindako inbertsioari esker, Darjeeling Organic Tea Estates Private Limited (DOTEPL) kooperatibak te-plantazioak erosi ahal izan zituen Darjeeling delakoan, India iparraldean; besteak beste, Rangaroon eta Pandam
Rangaroon bertan behera utzitako plantazio bat da, eta DOTEPL kooperatibak duela gutxi erosi zuen. Bertan, te-plantazioak zein egoeratan gelditu ohi diren ikus daiteke. Fabrika hain da zaharra eta hain hondatuta dago, ezen tea beste plantazio batean prozesatu behar den. «Gure erronkarik garrantzitsuenen artean daude, ez bakarrik plantazioa berreraikitzea, baizik eta langileen konfiantza berreskuratzea», esan du Nandesh Rai-k, Rangaroon plantazioko kudeatzaile berriak. «Erronka garrantzitsua da benetan; izan ere, instalazioen aurreko jabeak ez zizkieten soldatak denbora luzean ordaindu, eta bertan behera utzi zituen langileak».
Ambootian, guztiz berrituta dagoen DOTEPLren plantazioan, aitzitik, administrazio-lan egokiak egiten dira, eta te finagoak ekoizten dituen fabrika bat dago. Langileak oso pozik daude bertan. Ambootiaren egoerak argi erakusten digu zein izango den Rangaroonen egongo den eraldaketa.
DOTEPLk ahalegin handia egin du konfiantza berreskuratzeko eta Rangarooneko langile eta familia guztiek laguntza jasotzen dutela bermatzeko. Adibidez, Rangarooneko langileak bizi diren herrira heltzerakoan, eremu horretan eraikitzen ari direla dirudi. Hori gertatu da Nandesh-en lehentasunetako bat delako atzeratutako ordainsariak ordaintzea, etxe berriak eraikitzea eta elikagaiak banatzea.
Pandameko te-biltzaileak
Berritutako te-plantazio batzuetatik ibiltzerakoan, hala nola Pandamekoa, ikus daiteke tea lantzen duten pertsona gehienak emakumeak direla.
Horietako bat dugu Priti Thapa. 28 urte ditu, eta sei kide dituen etxe bateko arduraduna da senarrarekin batera, gidaria azken hori. Haien etxe eder eta koloretsura sartzerakoan nepalera eta ingelesa entzuten dira, biak, nahastuta; izan ere, langile gehienak Nepaletik datoz. Pritik egunero batzen du tea zortzi orduz, bazkaltzeko eta askaria hartzeko atsedenarekin. Bien bitartean, alaba nagusia plantazioko eskolara doa.
Indian, milioika haur daude gurasoekin batera haur-langile gisa lan egitera behartuta. Zentzu horretan, are harrigarriagoa da oraindik plantazioetan haurrak, lanera joan beharrean, eskolara joaten laguntzea eta bultzatzea. Pritik familiaren mantenua handitzen du diru-sarrerak handitzeko DOTEPLren programari esker, barazkiak landu eta behiak, txerriak eta oiloak hazteko aukera ematen diena.
Yuwana Chettri da bertako beste emakumeetako bat. 38 urte ditu eta ahuntzak eta oiloak hazten ditu diru-sarrerak gehigarriak lortzeko. Yuwanaren esperientzia Pritirenaren oso antzekoa da, eta zoriontsu dago DOTEPLk garaiz ordaintzen dielako eta sari gehigarri bat ematen dielako; hau da, aurreikuspen-funts bat, gomazko botak, euritako bat (euriaz eta eguzkiaz babesteko), elikagaiak eta beste gauza asko eskaintzen dizkie.
DOTEPLk ondo uztartu zituen enpresa-plan sendo bat eta langileen ongizatearekiko konpromisoa, eta horiexek izan ziren enpresarekin bat egin eta kapitala jartzeko erabakia hartzeko arrazoi nagusiak.
«Oikocrediten eragina izugarria da. Jasotako laguntzak eragin positiboa izan du gure enpresako te-plantazioetan bizi diren 65.000 pertsonen gehiengoan. Laguntza horrek gizarte-onurak eta hobekuntza ekologikoak ekarri ditu, nekazaritza iraunkorreko eredu batekin lan egiten baitugu», azaldu du Sanjay Bansal DOTEPLko presidente eta zuzendari exekutiboak.
Bai jabeek, bai langileek onurak lortzen dituzten plantazioak lehengoratzen direnean. Sanjay Bansal oso argia da horri buruz hitz egiterakoan. Ziur dago bihotz oneko enpresaburu batek gehiago laguntzen duela ezagutza edo enpresa-plan sendo bat duen idealista batek baino. DOTEPLi buruz gehiago irakurri nahi baduzu, hementxe duzu gure bazkide den erakundearen historiaren lehenengo zatia.