Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Testigantzak

Txema

Martina Schaub, Instituto Sudwind

Txema Cifuentes portugaletetarra da eta Oikocrediteko bazkidea 2014ko urte-amaieratik.

“Oikocredit Euskadirekin kolaboratzen duen hurbileko senide bati esker izan nuen Oikocrediten berri. Ni ere solasaldi informatiboetara joan nintzen eta komunikazio pertsonala izan nuen; halaber, webgunearen bidez ere informazioa jaso nuen.

Oikocrediten laguntza jasotzen duten erakundeak ikusi nituenean oso pozik sentitu nintzen nik egindako ekarpenarekin; izan ere, munduko leku desberdinetako beste pertsona batzuen bizitza hobetzeko asmoarekin inbertitzen dute gure dirua.

Nire ustez, mailegatutako (ez emandako) dirua jasotzen duten pertsonek erantzukizun garrantzitsua hartzen dute bere gain, eta, aldi berean, nik ez dut limosna bat ematen ari naizela sentitzen, etorkizun hobea eraikitzeko laguntza ematen ari naizela baizik.

Oikocreditekin daukadan harremana oso erraza eta hurbila da. Edozein unetan jar naiteke arduradunekin harremanetan, aurrez aurre nahiz webgunearen bitartez, bai eta posta elektroniko bidez ere…”

María Jesús

Martina Schaub, Instituto Sudwind

María Jesús Donostiakoa da eta Oikocredit Euskadiko bazkide

“Duela urte batzuk nire banku-erakundearen dei bat jaso nuen. Horren bidez, bezeroen kezkak ezagutzeko asmoarekin antolatutako bilera batzuetan parte hartzeko gonbidapena luzatu zidaten. Hala, egiaztatu nuen kapitalagatik eskaintzen zituzten interesak altuagoak zirela diru gehien zutenentzako..

Gai horri buruz hitz egin nuen Manos Unidas erakundeko kolaboratzaile batekin, eta hark eman zidan Oikocrediten berri. Ez nuen OIKOCREDIT aukeratzeko inolako zalantzarik izan jakin nuenean euren helburua merkatu "normalean" mikrokredituak eskuratu ezin dituzten pertsonei mikrokedituak eskaintzea zela.

Jakin badakit nire ekarpena oso txikia eta hutsala dela baterakoarekin alderatuta, baina poztu egiten nau jakiteak horrekin familia eta pertsona batzuen ongizateari modu apalean laguntzen ari natzaiola, niretzako irabazi gehiago lortze aldera inor ere ez kaltetu edo esplotatu gabe.

Oikocreditekin daukadan harremanari dagokionez,  batez ere hurbiltasuna, zintzotasuna eta gardentasuna azpimarratuko nituzke. Euren lana erabateko humanitate-irakaspena da eta gauzak behar bezala nola egiten diren erakusten digute, betiere balore etikoak nabarmenduz. Boluntarioek kudeaketan daukaten parte-hartzea ere azpimarratzekoa da.”

Sandra

Martina Schaub, Instituto Sudwind

Sandra del Hoyo bilbotarra da eta Oikocrediteko bazkide

Sandraren ustez “ ez ohi dugu etika hitza ikusten haren aurrean banku berba agertzen bada. Oikocrediten inbertitzea erabaki nuen iruditzen zaidalako modurik onenetarikoa dela dirua izateko eta horren bidez aberastasuna sortzeko beharra dagoen lekuetan. Niretzat, garrantzitsua da jakitea ez direla nire diruarekin espekulatzen ari eta, horren ordez, beste norbait laguntzen ari direla duintasunez aurrera egin dezan.

Oso arro nago horrelako proiektuen parte izateaz.

Azpimarratu nahiko nuke bazkideekiko komunikazioa mikrokredituei esker hainbat herrialdetan egiten dituzten proiektuei dagokienez, bai eta beste herrialde batzuetako langileak ezagutzeko aukera ere.

Niretzat garrantzitsua da ezagutzea Oikocrediti esker beste norbait negozio txikia abiarazteko gai dela, lurretik lantzen duena saltzen duela edo jardueraren bat egiten duela bizimodua ateratzeko edota bere familia duintasunez mantentzeko. Dohaintzak benefizentzia dira zati batean;  baldintza mesedegarrietan dirua emateak, aldiz, ez du ñabardura hori”.

Eduardo

Martina Schaub, Instituto Sudwind

Eduardo Ortega Cáritas Española-ko ekonomia solidarioko teknikaria da

“Cáritas-en ezagutu nuen Oikocredit; han jakinarazi ziguten erakunde ekumeniko horrek zenbait herrialdetan egiten ari den lan zoragarria.

Finantza etikoekiko dugun konpromisoaren inguruan sakonago hausnartu ondoren, 2005. urtea inguruan, Cáritas Españolak erabaki zuen kreditu kooperatiba horretan inbertitzea;hain zuzen, uste izan zuelako, eta oraindik ere uste du, erakunde etiko eta gardena dela, zeinak dirua erabiltzen duen Cáritasen misioarekiko xede koherente baterako. Zehazki, Oikocreditek proiektu transformatzaileak finantzatzen ditu eta proiektu horiek, berriz, inbertsioa sortzen dute. Horrela, beste proiektu batzuekin gauza bera egitea ahalbidetzen da.

Nabaritzen dugu inbertitutako diruari esker aukerak eman ahal zaizkiola bestela izango ez lituzkeen horiei.  Zenbaitetan ez gara ohartzen inbertsio batekin, txikia bada ere, eraldaketa handiak egin ditzakegula.

Orain dela hamar urte baino gehiago hasi genuen harreman hau, eta beti izan gara oso pozik. Izan ere, beti ezagutu dugu beharrezko informazio guztia, eta parte hartzeko kanal egokiak izan ditugu.

Noizik behin dirua ematea garrantzitsua da, eta laguntzen du; mailegua emateak, berriz, askoz gehiago laguntzen du, laguntza hori biderkatu egiten baita: eraldatzen du, bultzatzen du. Cáritasek nabaritzen du gizartea eraldatzeko lan batean parte hartu dezakeela zeren eta ematen dituen maileguei esker, herrialde askotako milaka lagun beren bizi kalitatea hobetu ahal izan dute; gainera, mailegatutako dirua itzuli dutenez, beste batzuk kredituak eskatu ahal izango dituzte eta onura berriak eskuratzen jarraitu”.