Informe de Impacto e impulso a sectores prioritarios
Oikocredit Euskadi Txosten Elektronikoa
Iraila 2019

Lehentasunezko sektoreak bultzatzen eta bazkide berriak sartzen

Buletinaren edizio honetan, Oikocredit-en azken aurrerapenak nabarmentzen dira, eta gure estrategia eguneratua egitean, zer norabide hartzen ari garen azaltzen du. 

Thos Gieskes, Oikocredit International-eko zuzendari orokorra elkarrizketatu dugu, eta Oikocredit-en lehentasunezko sektoreetan esfortzuak nola bultzatzen ari diren azaldu du. Dioenez, finantzez harago joan dira, bazkideei laguntzeko beste modu batzuk eskaintzeko, negozioak indartzeko helburuarekin batik bat. 

Horrez gain, Oikocredit First Finance (Kanbodia) bazkidearekin zuzendari exekutiboari elkarrizketa ere egiten zaio. Diru-sarrera txikiko pertsonei hipotekak nola ematen zaizkien eta Oikocredit-ek finantzez harago nola lagundu dien azaltzen du.

Ondoren, Oikocredit-eko bazkide berri batzuk aurkezten dizkizugu, gure azken prentsa-jakinarazpenetarako esteka batekin.  Buletinaren amaieran, 2019ko bigarren hiruhilekorako "Gertaerak eta zifrak" atala dago.

 

Inpaktu txostena 2019

Duela gutxi argitaratu dugu gure Inpaktu txostena. Gizarte eta Ingurumena Jarduneko txostena ordezkatzen du eta 2018. urteko datuak eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) lortzeko erlazioaren datuak  eransten ditu.

Gehiago irakurri >
 

Finantzaketaz haraindi

Thos Gieskesek, Oikocredit-eko zuzendari orokorrak, Oikocredit-ek egindako azken garapenak azaltzen dizkigu. Bere elkarrizketan, Thosek azaltzen du nola Oikocredit-ek beste erakundeengatik bereiztea bilatzen duen, eta erakundearen etorkizuneko joerari buruz hitz egiten du. Horrez gain, 2019ko Urteko Batzar Orokorraren emaitzak aztertzen ditu, eta irailean argitaratuko den Eragin Txosten berriaren arlo nagusiak nabarmentzen ditu.

Elkarrizketa irakurri >
 

Etxebizitzarako mailegu eskuragarriak: Kanbodia

Sothany Chun, Oikocredit First Finance Plc-ren Kanbodiako bazkidearen zuzendari orokorra elkarrizketa genuen, erakunde honen lanari buruzko gauza gehiago jakiteko. First Finance finantza-baliabide mugatuak dituzten bezeroei hipotekak eskaintzen dizkien Kanbodiako erakunde mikrofinantzario bakarra da. Chun andreak First Finance-k etxebizitzarako maileguetan duen ikuspegia, bere ikuspuntua eta bere gizarte-eragina azaltzen du.

Elkarrizketa irakurri >
 

Zenbait zifra garrantsitzu

 

2019eko bigarren hiruhilekoko egitateak eta zifrak begiratu. Hauen barne sartzen dira ordaintzeke dagoen kapitala, erakunde bazkideen zenbatekoa guztira eta inbertitzen dugun herrialdeak. Horrez gain, gure finantzaketaren ikuspegi orokor bat ere badago, mota, eskualde eta sektorearen araberakoa.

Gehiago irakurri >
 

Gure ekonomia eta finantzei buruzko hezkuntza birplanteatzeko unea iritsi da

Askotariko finantza-krisialdien ondorioek eta handituz doan berdintasun ezak agerian uzten ari dira finantza-globalizazioaren kudeaketak eta banku-entitateen jardunak pertsonen ongizatean eta ekonomian izan dezaketen eragin negatiboak.Finantza etikoen helburua da ekonomia solidarioak sistema kapitalistaren egiturazko berdintasun ezaren arazoari aurre egiteko sustatzen duen erantzunetako bat izatea, eta krediturako eskubidea bermatu nahi du, gizarte-eragin positiboa duten proiektuetara bideratutako aurrezkia kanalizatzen.

Gehiago irakurri >
 

Roadshow 2019

Urriaren 17an Athanas Matheka, GreenforestFoods-eko zuzendaria, etorri zaigu. Oikocredit-ek Kenyan laguntzen duen erakundea da.

Gehiago irakurri >
 

Oikocredit-ek lagundutako proiektuekin egindako erakusketa

Joan den ekainaren 6an, "Garapen positiboa. Hegoaldeko herrialdeetan pobrezia jasaten duten pertsonei beste ikuspuntu batetik begiratzea" izeneko erakusketa inauguratu genuen Astran, Gernikan. Euskadin garatzen dugun Oikocredit-ek lagundutako proiektuen lehen erakusketa da, eta Finantzaz Haratago-Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Euskal Sareren barruan egin dugu. [artikulurako esteka beherago dago]

Gehiago irakurri >
 
Síguenos en:

Oikocredit Catalunya - Bisbe Laguarda 4. 08001 Barcelona - T: 93 441 63 06
Oikocredit Euskadi - Viuda de Epalza, 6. 48005 Bilbao - T: 94 416 68 56
Oikocredit Sevilla - Alejandro Collantes, nº 17, 3º-D. 41005 Sevilla - T: 646 360 038