Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Nekazaritza iraunkorra laguntzea

Nekazaritza iraunkorra laguntzea

14 azaroa | 2015

Nekazaritza iraunkorra laguntzea

Mundu osoan diru sarrera txikienak dituzten pertsonen artean ekoizle txikiak daudenez, urte asko dira Oikocrediten inbertsio estrategikoko ikuspegiaren zati garrantzitsu bat dela nekazaritza. 2013. urtearen amaieran, Oikocreditek iragarri zuen nekazaritzaren arloko inbertsioak handituko zituela eta nekazaritza unitate espezializatua sortu zuen. 2014ko urtarrilean hasi zenetik, unitateak nekez egin du lan sektore garrantzitsu honi eman beharreko laguntza sendotzeko, arazo ugari baitu aurrez aurre, hala nola natura hondamendien ondorioak, lehiakortasun handiak eta klima aldaketaren eraginak. Oikocrediten ikuspegia honetan datza: iraunkorrak diren nekazaritza enpresetan inbertitzea, garapen ekonomikoa laguntzen duten bitartean natura baliabideak errespetatzen baitituzte.

Argitaraldi honetan Frank Rubio Oikocrediteko nekazaritzako nagusi globalari egindako elkarrizketa bat duzu, Ruandan kafea ekoizten duen erakunde bazkide batera egindako bisitari buruzko artikulua, Manduvirá azukre organikoko erakunde ekoizlearen gaineko eguneratzea eta istorio bat, Filipinetan erakunde bazkideek natura hondamendiei aurre egiteko gaikuntza nola jasotzen duten kontatzen duena. Horrez gain, argitalpenean, bigarren hiruhilekoko gure egintzak eta zenbatekoak ageri dira, bai eta azken akordioak ere.

« Atrás