Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Tea: aukera onak altuera handietatik

Tea: aukera onak altuera handietatik

KARO-RW-68.jpg09 abenduak | 2019

Ruandako tearen sektoreko interes-talde pribatu zein publikoek indarrak batu dituzte landa-nekazariak ahalduntzeko, Oikocrediten finantza-laguntzaz baliatuz. Hori bai dela nire gustukoa.
Helmut Pojunke, Oikocredit Westdeutscher Förderkreis

Ruandan egonaldi laburra eginda ere, emandako inpresioa indartsua eta positiboa da. Kigalik, herrialdeko hiriburuak, kale garbiekin, merkatu alaiekin eta egoitza-auzo ordenatuekin hartzen ditu bidaiariak, baita aldirietan ere.

Bestalde, «hamaika muinoen herrialdea» izenez ezaguna denak 158. postua du 2017ko Giza Garapenaren Indizean, 189 herrialdetatik. Halaber, Munduko Bankuaren datuen arabera, gutxien garatutako herrialdeen artean dago, botere ekonomikoari dagokionez, 2016ko per capita barne-produktu gordina soilik 703 dolarrekoa baitzen. Hori kontraesanean dago nire lehen inpresioarekin.

KARO-RW-68.jpg

 

Nolanahi ere, uztail hasieran optimismoz betetako elkarrizketak izan nituen Oikocredit Internationaleko eta Oikocredit Kenyako lankideekin. Hainbat toki bisitatu genituen, besteak beste Karongi Tea Factory fabrika eta Katecogro kooperatiba, herrialdearen mendebaldean.

Kooperatibek ekoizleak sendotzen dituzte

Bernadette Nyiranezak ongietorri beroa eman digu Katecogro kooperatibako bere bulego txikian; kooperatiba horrek te-hostoak hornitzen dizkio Karongi Tea Factory fabrikari, zeina Oikocrediten kide baita. Bernadette kooperatibako zuzendari-kudeatzailea izan da hura 2010. urtean sortu zenetik, eta 18 langileren taldea zuzentzen du.

Kooperatiba modura antolatu direnez, nekazariak te-fabrikekin negoziatzeko aukera hobeak dituzte. Horrez gain, batera antolatzen dute garraioa. Bederatzi teknikarik kooperatibari emandako te-orrien kalitatea aztertzen dute; aldi berean, nekazaritzako aditu batek prestakuntzako betekizun guztiak betetzen diren egiaztatzen du, uztako planak prestatzen nahiz kontrolatzen ditu, eta ziurtatzen du nekazaritzako jardunbide egokiak burutzen direla landareen zaintzari eta belar txarren kontrolari dagokienez. Kooperatibak Rainforest Alliance Certified ziurtagiria du.

Argi dago Bernadette harro dagoela kooperatibak izandako garapen sendoaz: kooperatiba nabarmenki hazi da, eta 720 kidek soilik sortu bazuten ere, gaur egun nekazariak diren 2.000 kide daude.

Are gehiago, etorkizunean tea kultibatzen hasi nahi duten nekazarien itxarote-zerrenda luzea da. Horrenbestez, kooperatibaren erronkarik handiena bere kideei te-landare nahikoz hornitzea da, zeinak plantazio berrietarako ez ezik, dagoeneko daudenak gaztetzeko ere erabilgarriak baitira. Gutxi gorabehera, te-landareen ehuneko hamarra ordeztu behar da urtero. Kooperatibak 300.000 landare inguru ekoizten ditu urtero, Karongi te-fabrikarekin batera egiten ari den proiektuan; alabaina, kopuru hori ozta-ozta da nahikoa orain dauden plantazioak mantentzeko.

Diru-sarrera erregularrak, aldaketarako oinarri

Urrutiko eskualde honetan tea kultibatzeak ondorio positibo nabariak izan ditu: Karongi Tea Factory martxan jarri ondoren, eskualdea linea elektrikora eta errepideen sarera konektatu zen.

Tea kultibatzeari esker, nekazariek ohiko diru-iturria dute, tea 10 eta 14 egun bitarteko tartean uztatu baitaiteke. Hektarea batean, te-kultibadore batek urtean 500.000 franko ruandarrezko (490 euro) diru-sarrerak izan ditzake, ekoizpen-kostuak kendu ondoren. Bere elikagaiak kultibatzeko gaitasuna izanda, familia bat tea kultibatzetik bizi daiteke, eta seme-alabek goi-mailako hezkuntza jaso ahalko dute.

Bernadette Nyiranezak nabarmendu du garrantzitsua dela aipatutako diru-sarrerak erregularrak izatea. Eskualdeko banku txikiak arautzen dituen Estatuko sistemaren bidez (SACCO) egiten dira ordainketak; hortaz, nekazariek kreditu-kalifikazio ona lortu dezakete eta proiektu handietan sartu daitezke: motorra erosi, te-plantazioetan inbertitu, lurrak erosi, etab.

Hala eta guztiz ere, kooperatibaren elkartasunak muga batzuk ditu. Klima-aldaketaren ondorioz, lehorraldiak geroz eta luzeagoak dira, eta eurialdiak geroz eta bortitzagoak. Duela gutxi, kooperatibako 18 kidek dena galdu zuten luizi baten ondorioz, eta gaur egun kooperatibak ezin die izandako galerengatik konpentsatu.

Tearen tokiko ekoizpena familiako negozio gisa

Lehendabizi, te-hostoak lehortzen dira Karongi Tea Factory fabrikan. Biharamunean, hostoak prozesatzen dira "txikitu-urratu-xehatu" prozesuari jarraikiz. Ekoizpen-prozesuan zehar, hostoak mozten, ontzen eta lehortzen dira, eta kalitatearen arabera sailkatzen dira.

Fabrikan leku asko dagoenez, ahalmena areagotu nahi da, laster beste ekoizpen-ildo bat jarriz. Fabrikako lan-txanda bakoitzean 50 pertsona inguruk egiten dute lan.

Karongi Tea Factory fabrika Mutangana familiarena da, zeina Kigalin bizi baita. Sortzailearen bi seme-alabek, Josiane eta David Mutanganak, enpresaren kudeaketan dihardute ere gaur egun. Hori horrela izanik ere, 80 urte dituen Jean-Baptiste Mutangana fundatzaileak bere bizitzako lana zaintzen du oraindik.

Bere motibazioari buruz galdetzean, hauxe erantzun zuen: "1994ko genozidioan, nire senide asko erail zituzten. Lugorriari esanahi berria eman nahi nion, helburu berria. Hortaz, Paul Kagame presidenteak herrialdearen hegoaldea zein mendebaldea ekonomikoki garatzen laguntzeko egindako eskaera une egokian heldu zen. Tea berria zen niretzat.

Bidaian gehien harritu ninduena zera da: gure solaskide izan ziren ruandarrek erakutsi zuten konpromiso nabarmena eta kutsakorra, beren helburuak adierazteko nahiz praktikan jartzeko moduan eta landaguneak modu iraunkorrean garatzen laguntzeko egin beharreko aurrerapausoak eztabaidatzeko eran islatzen baita.

« Atzera