Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Oikocreditek bere 2019. urteko inpaktu txostena argitaratu du

Oikocreditek bere 2019. urteko inpaktu txostena argitaratu du

portada.jpg10 iraila | 2019

Oikocrediteko inpaktu txostena prest dago deskargatzeko. Argitalpen berriak, Gizarte eta Ingurumena Jarduneko txostena ordezkatzen du eta Oikocrediteko ekintza guztien datuak aurkezten ditu.

2018. urteko datuak eransten dituen txostenean agertzen diren aspektuen artean, datu hauek agertzen dira:

  • Oikocrediteko finantza inklusiorako bazkide diren erakundeak 37,6 milioi bezero eta 2,1 milioi enpresa txiki eta ertainetara iritsi dira.
  • Oikocrediteko finantza inklusiorako bazkide diren erakundeen bezeroetatik %86a emakumeak dira eta % 61 nekazalgunetan bizi dira.
  • Nekazaritza arloan, Oikocrediteko bazkide diren erakundeak, 500000 pertsonetara iritsi dira.
  • Energia bereizgarrietan, 72.000 etxetara iritsi dira.
  • Formakuntza eta gaitasunak sortzeko programan, milioi bat euro gastatu du Oikocreditek.

Ging Ledesmak, Oikocrediteko Berrikuntzarako eta Gizarte jardunerako zuzendariak “Oikocreditek finantza inklusiorako laguntza iturri garrantzitsuenetakoa izaten jarraitzen du. Eta "laguntza" hitza erabiltzen dut, ez dugulako finantziazioa soilik ematen baizik eta gaitasun garapena ere ematen baitugu" esan du.

Era berean, txostenak Garapen Jasangarrirako Helburuen ikuspuntutik analizatzen ditu Oikocrediteko ekintzak, eta bazkide eta bezeroen istorioak konpartitzen ditu.

Ging Ledesmak “Ez dira datu kuantitatiboak soilik, baizik eta datu kualitatiboak ere ematen baititu. Finantzaziorako sarrerak garrantzia du, baina  arduratsua izan dadila eta bezeroen beharrak eta gaitasunetan ardaztea ere importantea da”.

Deskargatu inpaktu txostena 2019 (Erderaz)>

« Atzera