Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Oikocrediteko zuzendari exekutiboaren gutuna

Oikocrediteko zuzendari exekutiboaren gutuna

david-woods-q42015-newsletter.png10 abendua | 2015

Zuzendari exekutiboaren, David Woods-en, urte amaierako gutuna irakur dezakezu. Bertan, aurtengo arrakastak azaltzen ditu eta une garrantzitsuenak ere nabarmentzen ditu, besteak beste, kooperatibaren 40. urteurrena. Horrez gain, Davidek 2016. urterako aukerei buruz idatzi du.

Inbertsiogile agurgarriak:

2015. urtea bukatzear dago eta, beraz, une egokia da aurtengo arrakasten inguruan hausnartzeko eta 2016. urteak ekarriko digunari buruz pentsatzeko. Aurten aurrera egin dugu epe luzera ditugun helburuak lortzeko bidean; gainera, diru-sarrera gutxi dituzten pertsonen bizitza hobetzeko dugun konpromisoa betetzen jarraitu dugu.

Oikocreditek hazkunde eta dibertsifikazio gehiago izan du aurten. Irailaren 30ean, garapenaren finantziazio-zorroa 808 milioi eurora handitu genuen, hau da, % 24ko hazkundea egon da 2014ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz. Halaber, nekazaritzan eta energia berriztagarrian ikuspuntu estrategikoa izateko konpromisoari eutsi diogu; izan ere, irailaren 30ean, nekazaritzak eta energia berriztagarriak finantziazio-zorroaren % 12,5 eta % 2 ziren, hurrenez hurren.

Kudeaketa taldeko bi kide agurtu ditugu, Ylse van der Schoot eta Albert Hofsink; alabaina, beste kide berri bat hartu dugu gure artean, Bart van Eyk, kapital-inbertsioetako eta negozioen garapenerako zuzendaria. Bartek zuzendaritza taldea indartzen lagunduko du, arlo dinamiko eta garrantzitsu hauetan hazkunde gehiago dagoela bermatzeko. Gaur egun, kapital-inbertsioen zorroa 65 milioi euro ingurukoa da; zifra hori biziki handitu nahiko genuke 2020. urterako. Barten eta bere taldearen lana berebizikoa izango da kalitatezko zorro hau garatzeko; hazten ari diren 2 eta 10 milioi euro bitarteko inbertsioetan oinarrituko da, batez ere, nekazaritzan, finantza-inklusioan eta antzeko industrietan.

Munduko 64 herrialdetan inbertsio estrategikoak egiten jarraitzen dugun bitartean, 40. urteurrena ospatzearekin batera, denbora hartu dugu lortu dugunari buruz hausnartzeko. Ekainean gure 40. urteurrena ospatu genuen Berlineko Santa Isabel elizan, eta 30 herrialde baino gehiagoko 300 gonbidatu inguru bertaratu ziren ekitaldira. Oso harro gaude Konrad Raiser doktoreak, Elizen Munduko Kontseiluko idazkari nagusi ohiak, ekitaldia inauguratzeko hitzaldia eman zuelako; doktoreak oso paper garrantzitsua izan zuen kooperatibaren sorkuntzan. Horrez gain, asko poztu ginen Herbehereetako Maxima erreginaren bideo-mezua jaso genuenean.

Etorkizunera begira, uste dugu 2016. urtean ere etengabeko aurrerapena eta hazkundea egongo direla, 2015ean egindako inbertsioak oinarritzat hartuta. Garapena finantzatzeko zorroa handitzen jarraituko dugu, argitaratu dugun estrategiaren ildotik.

Gabonak heltzear daudela, zuen etengabeko babesa eskertu nahiko nizueke, eta irrikan nago datorren urtean gure arteko harremanak etengabe garatzen jarraitzeko; izan ere, harreman horiek gero eta estuagoak dira.

Adeitasunez,

David Woods

Zuzendari exekutiboa

« Atzera

« Atzera