Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Inbertsioen zorroa garatzea

Inbertsioen zorroa garatzea

Bart van Eyk 267 x 107.jpg

Bart van Eyk

10 abendua | 2015

Oikocrediten 2015eko abuztuan hasi zen Bart van Eyk inbertsioetako eta negozioen garapenerako zuzendari berriaren elkarrizketa irakur dezakezu . Elkarrizketa horretan, Bartek azaldu zuen zergatik kapitalak balio erantsia eskaini ahal dien Oikocrediti eta bazkideei. Horrez gain, Oikocredientzat enpresa-garapena zer izango den ere azaldu du.

2015eko abuztuan, Oikocreditek ongietorria eman zion zuzendaritza taldeko kide berriari, Bart van Eykinbertsioetako eta negozioen garapenerako zuzendariari, alegia.Bart Oikocrediten nazioarteko bulegoko taldea eta inbertsio-zorroa garatzeko eta kudeatzeko arduraduna da; bulego hori Amersfoorten dago, Herbehereetan. Bartek prestakuntza dauka bankuen sektorean eta mikrofinantzetan, enpresa-berrikuntzan eta garatzeko bidean dauden merkatuentzako finantziazio egituratuan; hortaz, Bartek beharrezkoa den esperientzia du Oikocrediten inbertsio-zorroa garatzeko eta berrikuntzaren kultura eraikitzen jarraitzeko ezagutzak ere baditu. Oikocrediten lanean hasi eta hilabete batzuk beranduago, Bartekin hitz egin genuen eta inbertsioen taldearen ardatza zein izango den galdetu genion. Horrez gain, galdetu genion zergatik diren garrantzitsuak kapital-inbertsioak eta enpresa-garapena Oikocreditentzat.

Zergatik dira kapital-inbertsioak garrantzitsuak Oikocreditentzat eta erakundearen garapen-zorroarentzat?

“Inbertitzeko modu berriak aurkitu behar ditugu gure bezeroen finantza-beharrak asetzeko eta gure gizarte-,finantza- eta ingurumen-irizpideak errespetatzeko. Kapital-inbertsioak gure zorroa garatzeko modu on bat dira, diru-sarrera baxuak dituzten herrialdeetan eragina izaten jarraitzen dugun bitartean. Enpresetan akzio-partaidetza erostea onuragarria da erakunde bazkideentzat; izan ere, hazkunde-kapitala ematen die eta kapital-oinarria indartzen da. Balioa eransteko beste modu bat zuzendaritza-kontseiluetako karguak betetzea da; izan ere, horrela harreman estua izango dugu kudeaketa eta zuzendaritza-kontseiluarekin, enpresa goiko maila batera eramateko. Horrela, Oikocreditek erakunde bazkideei lagundu ahal die gizarte-misioak eta helburuak betetzen eta hobetzen”.

Zertan datza zure funtzioaren enpresa-garapenaren alderdia?

“Oikocrediten lanean hasi nintzenean, jendeari hauxe galdetu nion: zein da gure enpresa-garapeneko helburua eta zer izan nahi dugu? Ikusi nuen hasierako garaietako espiritu aitzindaria berreskuratzeko asmoa dagoela. Aldi berean, bermatu behar dugu Oikocredit gaur egungo merkatuaren baldintzetara egokitzen dela; horiek marjinak eta finantza-iraunkortasuna azpimarratzen dituzte. Nire funtzioaren enpresa-garapenaren alderdia inbertitzeko modu berriak eta bideragarriak bilatzean datza, hau da, produktu, sektore eta oraindik jarduten ez dugun merkatuak bilatzean datza. Sozietate eta aukera berriak ere bilatzen ditugu merkatu desberdinetan; bertan desberdinak izan gaitezke eta emaitza hirukoitza duten itzulkinak sor ditzakegu (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa). Adibidez, ura eta saneamenduaren alorrean berrikuntza asko egiten ari dira, esperimentala eta eskala txikikoa bada ere”.

Talde handiago batekin, zeintzuk izango dira kapitalaren hazkunderako helburuak hurrengo urteetan?

“Gaur egun, gure inbertsio-zorroa 65 milioi euro ingurukoa da eta 2020rako, 200 milioi eurora handitu nahiko genuke. Horretarako, gure ikuspegia eta eraginkortasuna handitu behar ditugu eta mundu mailako inbertsio taldea indartu, eskualdeetako bulegoetako taldeetan kide berriak sartuz. Taldeko kide horiek profesionalak izango dira, beren merkatuak ezagutzen dituztenak, bertako hizkuntza hitz egiten dutenak eta dagoeneko existitzen diren sareak dituztenak. Kredituko lankideekin harreman estuan lan egingo dute eta negozio berriak bilatzen lagunduko digute. Horrez gain, joera berriak eta oraindik lantzen ez ditugun merkatuak aurkitzen lagunduko digute”.

Nola bilatuko ditu negozio berriak zure taldeak? Zein izango da zure helburua?

“Negozio berriak gure sareen bidez bilatuko ditugu. Oikocredit erakunde bakarra da eta bulegoak ditu 30 herrialde baino gehiagotan; beraz, kokapen bikaina daukagu negozio berriak bilatzeko. Horrez gain, taldeak Oikocrediten izena ezagutzera emango du herrialde horietan; horrela, inbertsiokideek eta erakunde bazkideak izan daitezkeen horiek ere non aurkituko gaituzten jakingo dute.  Gaur egun, hazteko bidean dauden 2 eta 10 milioi euro bitarteko inbertsioak bilatzen ditugu, batez ere, nekazaritzan, finantza-inklusioan eta antzeko industrietan”.

Gaur egun, Oikocrediten 2016-2020rako inbertsioen estrategia bukatzear dago.

 

« Atzera

« Atzera