Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Energia garbian inbertitu

Energia garbian inbertitu

25 otsaila | 2015

2013. urtean, Oikocreditek inbertitzeko jarraibidedak aldatu zituen, ingurumenarekin harremana duten irizpideak gehitzeko. 2014. urtearen erdialdean, Oikocreditek David ten Krooderi, energia berriztagarrien finantziaketan aditua denari, ongietorria eman zion; gure eskualdeetako bulegoekin energia berriztagarrien zorroa garatzen eta kudeatzen arduratuko da. Estrategia jada ezarrita duela eta zenbait hitzarmen egin dituela, Davidekin hitz egiteko aukera izan dugu, zorroa nola eta non garatuko duen jakiteko eta energia berriztagarrien sektorea Oikocreditentzat aukera ona izatearen arrazoia ezagutzeko.

Zergatik da garrantzitsua energia berriztagarrien sektorea Oikocredit dibersifikatzeko?

«Oikocrediten zorroaren %80, gutxi gorabehera, mikrofinantza-erakundeetan inbertitu da. Gure zorroa energia berriztagarrietan inbertituz dibersifikatu egiten dugu eta gure arriskua arinduko dugu; gainera, aldi berean, gizartearekin, ingurumenarekin eta finantziaketarekin ditugun konpromisoak beteko ditugu».

Zer helburu zehaztu dio Oikocreditek zorro honen hazkundeari?

«Gure helburua 2016. urterako proiektuetan 50 milioi euro inbertitzea da. Horren arrazoia da kapitalarekin ordaintzea erronka handi bat izan daitekeela. Mikrofinantzen sektorearekin alderatuz gero, ikusiko dugu energia berriztagarrienean inbertitzean denbora gehiago behar dugula ordainketekin, eguzki instalazio bat edo instalazio eoliko edo hidrauliko bat eraikitzeko urte batzuk behar ohi direlako».

Nola lortuko dira negozioak eta zer bilatuko da?

«Guretzat, aukeren iturririk garrantzitsuena hogeita hamabost herrialdetan dauden eskualde eta herrialdeetako bulegoen sarea da. Eskualdeetako langileak dira hobeto prestatu daudenak, energia berriztagarrien jardueren jarraipena egiteko eta energia berriztagarriak finantzatzeko aukerak ikertzeko. Horrela, negozioak lortzeko beste bide asko ditugu, besteak beste, antzeko ideiak dituzten inbestitzaileez osatutako erakundeekin energia berriztagarriei buruzko batzarrak izatea».

Hasieran, eskualde zehatz baten jarriko duzue arreta?

«Une honetan, Latinoamerikan jarri dugu arreta. Hori egin dugu energia berriztagarrien merkatuak aktibitate handia duelako (eolikoa, eguzkiarena eta energia hidraulikoko instalazio txikiak) eta Oikocreditek eskualdean energia berriztagarriak finantzatzeko aukerak bilatu eta garatzeko aukera duelako. Horrela, Latinoamerikan, gure energia berriztagarrien lehen negozioa adostu genuen, Perun planta hidrauliko bat finantziatzeko. Gure hurrengo pausoa eguzkiarekin eta biomasarekin lotura duten proiektuak beste eskualde batzuetako sarean eta saretik kanpo bilatzea izango da».

Sektoreren bati lehentasuna emango zaio, hala nola, eguzki-energiarenari? Hala bada, zergatik?

«Oro har, jada probatu eta egiaztatu ditugun teknologiak bakarrik erabiliko ditugu. Hori dela eta, ziur asko hauexek osatuko dute gure zorroa: eguzkiarekin zerikusia duten proiektuak, eolikoak, hidraulikoak eta biomasako baten bat. Teknologiarik berrienak, baina baita etorkizun handienekoak ere; momentuz, ez dute gure zorroan tokirik izango, itsas belarrekin erregaia egitea edo itsasaldiekin elektrizitatea sortzea. Nik neuk, pertsonalki, eguzki-energiaren edo eguzki fotoboltaikoarena, hain zuzen ere, dut gustokoen. Eguzki-energiak ez ditu beste teknologia batzuek sortzen dituzten ingururmen arazoak eragiten. Adibidez, turbina eolikoak oso handiak dira eta hegazti batzuen migrazio ohiturak aldatu ditzakete, eta ibai batean dagoen planta hidraulikoek ibaiaren uraz beheiti bizi diren nekazariei eragin ahal die. Gainera, eguzki-energia oso segurua da, mantentze-lan gutxi behar ditu eta sistema oso txikiak (bost euroko eguzki kargako eskuargia) zein milioika dolar balio duten eguzki-instalazio handiak egin daitezke».

Oikocredit kooperatiba bat da. Erakunde bazkideak energia berriztagarrietan dibersifikatzearekin ados al daude?

«Energia berriztagarrien helburu nagusia klima-aldaketaren aurka borrokatzea da, erregai fosilekin sortutako elektrizitate igortze kaltegarriak murriztuz. Horri gehitu behar zaizkio lanpostuak sortzeak dakartzan gizartearentzako onurak, diru-sarrera baxuko komunitateentzako azpiegitura elektrikoa eta elektrizitaterako sarbidea errazagoa izatea. Gizartean eta ingurumenean ematen diren eraginek energia berriztagarrien sektorea gure misiora hurbiltzen dute, baita pertsonen, planetaren eta irabazien inguruan dugun ikuspuntura ere: oinarrizko bide hirukoitza».

Oikocredit eta energia berriztagarriei buruz gehiago irakurri >

david-ten-kroode-square.jpg

« Atzera