Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Gure zuzendari exekutiboaren gutuna

Gure zuzendari exekutiboaren gutuna

25 otsaila | 2015

2014. urtean amaitzear dagoela, une egokia iruditzen zaigu aurten lortutakoei buruz hausnartzeko eta 2015. urteak ekarriko digunari buruz pentsatzen hasteko. 2014. urtea ona izan da, hainbat aldaketa positibo izan ditugu eta, aldi berean, diru-sarrera baxuak dituzten pertsonen bizitzak hobetzeko konpromisoa betetzen jarraitu dugu.

Oikocreditentzat hazkunde urtea izan da, baita dibersifikatzeko urtea ere. Gure garapenerako zorroa %10,5 handitu da urteko lehen bederatzi hilabeteetan eta irailaren 30ean 653 eurora iritsi zen. Era berean, langileen kopuruak gora egin du eta gure jarduerak sendotzeko eta hedetzeko laguntza ematen eta inbertitzen jarraitzen dugu. Nekazaritza unitate berri bat sortu dugu, garapenerako sektore hori finantzatzeko dugun gaitasuna sendotzeko, eta arreta berezia jarri dugu balio-kateetan eta ekoizten diren herrialdeetako tokian tokiko nekazaritza produktuetan. Bestalde, eskualdeetako bulegoetan lan egingo duen energia berriztagarrien arloko aditu bat kontratatu dugu, sektore honetan oinarri sendo eta iraunkor bat hazteko.

2015. urtean, lehiakortasun gero eta handiago bati eta interes-tasa baxuko eremuari aurre egin beharko diegu, bai Europan, bai Ipar Amerikan. Hala ere, gure zorroa zabaltzeko eta produktu eta sektore berriak garatzeko egoera onean gaudela uste dugu. Gainera, gure negozioan inbertitzen jarraituko dugu. Bene-benetan sinesten dugu posible dela mikrofinantza-erakundeak eta gurekin lan egiten duten beste enpresa batzuk sendotzea; izan ere, horrek bakoitzak gizartearentzat dituen misioak lortzen laguntzen digu, haiei zein guri. Azken batean, Oikocrediten helburua diru-sarerra baxuak dituzten komunitateetako pertsonak laguntzea da, ahaldundu daitezen eta haiek zein familiek etorkizun hobeagoa izan dezaten.

Datorren urtean, Oikocreditek berrogei urte beteko ditu eta data esanguratsu hori Alemanian egingo den Urteko Batzar Nagusian ospatu nahi dugu. Ekainaren 11n Berlinen egongo gara; hiri garrantzitsua da Oikocrediten historian, 1974. urtean kide fundatzaileek bertan babestu baitzuten hurrengo urtean Herbeheretan inauguratu zen kooperatiba. Horren ondorioz, datorren urtea oso garrantzitsua izango da guretzat eta Oikocrediten historiaren beste kapitulu hunkigarri batean lagundu ahal izatea espero dut.

Gabonak gertu ditugunean, uneoro ematen diguzuen laguntza eskertu nahi dizuet eta espero dut heltzear dagoen urte berria pertsonengan inbertitzeko urte bikaina izan dadila.

Agur bero bat,

David Woods
Zuzenedari Exekutiboa

 david-in-the-field-right-sidebar.png

« Atzera