Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Ekhilur babesten dugu. Eta zu?

« Atzera

Ekhilur babesten dugu. Eta zu?

1.jpgosteguna 30 irailak 2021 15:12

Duela gutxi Ekhilur Bilbon eta Hernanin jarri da martxan, eta pixkanaka beste lurralde askoetan prest egongo da.

Duela gutxi bat egin dugu bezero gisa eta Ekhilurrek bultzatutako ekimen hau abian jartzen laguntzen duen erakunde gisa, bai Hernanin bai Bilbon, nahiz eta beste lurralde batzuetan lanean ari diren.

descarga

Ekhilur irabazi-asmorik gabeko kontsumo-kooperatiba da, eta kontsumitzaileek, tokiko negozioek, enpresek, elkarteek eta erakunde publikoek osatzen dute. Haren helburu nagusia ingurune hurbileneko ekonomia dinamizatzea eta indartzea da, tokiko merkataritza-sareak ehunduz, auzo eta herrietan merkataritza-gune irekiak sortuz.

Ekhilurren moneta sozialaren proposamenari buruz gehiago jakin nahi baduzue, www.ekhilur.eus webgunea kontsulta dezakezue, eta funtzionatzen duen udalerrietatik gertu bizi bazarete, guztion artean eraikitzen ari garen proiektu honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

« Atzera