Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Oikocredit Elkartearen 2020ko Batzar Nagusirako deialdia

Oikocredit Elkartearen 2020ko Batzar Nagusirako deialdia

osteguna 04 ekaina 2020 18:36

banner asamblea.jpg

Urtero legez, atsegin handiz Oikocredit Euskadi elkarteko bazkide guztiak 2020ko Ohiko Batzar Orokorrera gonbidatzen ditugu. Era birtualen egingo dugu, Zoom plataforma bitartez, 2020ko ekainaren 19an, 18.00an, gai-zerrenda honekin:

1. Agurra eta Akta-ikuskatzaileak aukeratu

2. Nazioarteko Oikocredit-i buruzko informazio eguneratua

3.2019ko jarduera- eta ekonomia-txostena aurkeztea eta, hala badagokio, onartzea

4. 2020rako jarduera-egitasmoa eta aurrekontua aurkeztea eta, hala badagokio, onartzea

5. Zuzendaritza batzordea berriztea

6. Inbertsio-bide berrira migratzeari buruzko informazioa

7. Estatutuak aldatzeko beharrari buruzko informazioa

8. Norberak lekarkeena

Batzarrera sartzeko bazkideek aldez aurretik izena eman beharko dute formulario honetan, beren bazkide zenbakia eta NAN zenbakia (edo beste nortasun agiria) adieraziz. Batzarrean egongo den beste bazkidek bera ordezkatzea nahi badu, formulario horretan ere adierazi ahal izango du.

Izena ematen duten bazkideek batzarrera sartzeko eta botoa emateko argibideak jasoko dituzte.

« Atzera