Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Winter meeting 2020 eta 2021

« Atzera

Winter meeting 2020 eta 2021

astelehena 27 apirilak 2020 10:59

Winter Meeting-a Oikocredit Internationaleko eta laguntza-elkarteen urteko lan-bilera da, inbertsioa erakartzeko sarea indartzeko.

Winter meeting 2020 Bilbon egingo zen, koronabirusak alarma-egoera ezarri zuen asteburuan. Gure talde teknikoak eta boluntarioek antolaketan ahalegin handia egin bazuten ere, ezinezkoa izan zen, eta berrasmatzera behartu gintuen.

0 (1).jpg

Martxoaren 13an (ostirala) eta 14an (larunbata), Europako eta Ipar Amerikako bulegoetako langileek eta boluntarioek aktiboki parte hartu zuten bilera birtual batean. Bilera honetan, erakundearen egoerari eta 2019ko emaitzei buruzko informazioa jaso genuen. Guztira, 80 pertsona baino gehiago egon ginen konektatuta, eta eztabaida aberats bat sortu genuen, une honetan Hegoaldeko erakunde bazkideentzat eta Oikocredit berarentzat hain garrantzitsua izan zena indartzeko balio izan zuena.

Datorren urtean arantza kenduko dugu eta, Winter Meeting 2021 Bilbon izango da

« Atzera