Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Finantzaz Haratagoren jarduerak

« Atzera

Finantzaz Haratagoren jarduerak

logo.pngasteazkena 20 azaroak 2019 08:29

Urrian eta azaroan jarduera frenetikoa izan dugu Oikocreditek Elkarcreditekin, Mugarik Gabeko Ekonomistekin, Finantza Etikoen elkartearekin eta Koop57EHrekin batera parte hartzen duen Finantza Hezkuntzako proiektuetarako diseinatutako jarduerei dagokienez.

Desarrollo en positivo. Otra mirada a las personas empobrecidas del Sur izeneko erakusketa Portugaleteko Santa Klara Kultur Etxean eta Muskizeko Kultur Etxean egon zen urrian. Azaroan Gasteizko Zabalgana auzoan izango da, eta Ibaiondoko Udaltegian (La Bolsa eraikina) ere bai. Horren bidez, Oikocrediten hegoaldeko bazkideen mikrokredituek ahalbidetu dituzten aldaketa-istorioetako batzuk irudikatzen dira, ura eskuratzeari eta negozio txikiei ekiteari buruzkoak, esate baterako.

Halaber, Finantza-heziketako astearen baitan hiru jardunaldi egin genituen Leioan, Irunen eta Donostian, honako izenburu hau zutenak: Elikadura burujabetzari, feminismoari eta finantza etikoei buruzko esperientzien elkartrukea.

Urriaren 11n, Bizkaiko Ekonomisten Elkargoarekin batera, Euskadiko Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Topaketa egin genuen Deustuko Unibertsitatean. Bertan, finantzei buruzko hezkuntza kritikoaren garrantzia landu zen, eta Erdialdeko Amerikako zenbait erakunderen esperientziak partekatu ahal izan genituen: Gloria Quintanilla RL Kooperatiba (Nikaragua), ATC Nicaragua eta ANTA El Salvador Elkartea (El Salvador). Elkarcrediten bazkideak dira guztiak.

« Atzera