Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Finantza Etikoen Barometroa

« Atzera

Finantza Etikoen Barometroa

WhatsApp Image 2019-11-20 at 08.11.10.jpegasteazkena 20 azaroak 2019 08:26

Urriaren 24an, Oikocredit Euskadik Finantza Etikoen Barometroaren aurkezpenean parte hartu zuen, Bilbon, Nortland eta Lagun Aro Aseguru-etxeekin, Fiare banku etikoarekin eta Coop 57rekin batera.

Finantza Etikoen Behatokiak egiten duen barometroak finantza etikoek 2018an zehar izandako garapenari buruzko datuak jasotzen ditu.

Behatokiko koordinatzaile Sergi Salavertek txostenetik nabarmendu zuen “finantza etikoen garapenak Espainian positiboa izaten jarraitzen duela”. Hala, finantza etikoen erakundeek Espainian emandako maileguak azpimarratu zituen. Horiek 1.267 milioi euro izatetik 1.474 miloi izatera pasa dira 2018an; hala, % 16,31 igo dira.

Horrez gain, txosteneko datuen arabera, finantza etikoen erakundeek ekonomia errealera egindako maileguen kopurua areagotzeak, Sergi Salavertek azaldu duenez, “kontrastea dakar estatu espainiarreko erakunde arruntek emandako maileguen garapen-zifrekiko”.

Beste datu garrantzitsu bat da finantza etikoen erakundeen berankortasun tasa % 1,68 izan zela 2018an; aldiz, banku tradizionalena % 5,81 izan zen.

Sektoreka, Espainian finantza etikoen bidez gehien finantzatu dena ingurumenaren sektorea da, % 40,64, zehazki. Jarraian, sektore soziala (% 22,84) eta kulturarena (% 14,41) datoz. Gainerako % 22,11 pertsona partikularrei eta administrazio publikoei dagokie. Nazioartean, finantzaketaren % 76,16 mikrokredituen bidez egiten da.

Aseguruen sektorea ere finantza etikoetan hazten ari den eremua da, aseguru etikoen EthSI zigilu europarrari esker. Apartatu horretan ikusi da aseguru etikoek 637.753.230 euroko prima-bolumena kudeatzen dutela, eta egindako inbertsioek 1.630 milioi euroak gainditzen dituztela.

http://fets.org/wp-content/uploads/2019/10/BAR%C3%92METRO-FINANZASETICAS-CAST-.pdf

« Atzera