Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Gure ekonomia eta finantzei buruzko hezkuntza birplanteatzeko unea iritsi da

« Atzera

Gure ekonomia eta finantzei buruzko hezkuntza birplanteatzeko unea iritsi da

60393942_2246274865488561_7734593671772766208_n.jpgasteartea 03 irailak 2019 12:28

 

Askotariko finantza-krisialdien ondorioek eta handituz doan berdintasun ezak agerian uzten ari dira finantza-globalizazioaren kudeaketak eta banku-entitateen jardunak pertsonen ongizatean eta ekonomian izan dezaketen eragin negatiboak.Finantza etikoen helburua da ekonomia solidarioak sistema kapitalistaren egiturazko berdintasun ezaren arazoari aurre egiteko sustatzen duen erantzunetako bat izatea, eta krediturako eskubidea bermatu nahi du, gizarte-eragin positiboa duten proiektuetara bideratutako aurrezkia kanalizatzen.

Azken urteetan, askotariko ekimenak sortu dira finantza-hezkuntza bultzatzeko.Tamalez, proposamen horietako asko entitate pribatuek eta bankuek sustatzen dituzte, eta, beraz, ez dute hezkuntza kritikorik sortzen.

Oikocredit Euskadin 2015. urtetik daramagu, finantza etikoen beste erakunde batzuekin batera, finantzei buruzko hezkuntza gisa ulertzen dugun baterako definizioa ezartzeko prozesua jorratzeko premiaz hausnartzen. Horrela, hain hedatuta dagoen adiera berriz kontzeptualizatuko da, finantza alternatiboei lotutako eragileengandik.Lanean hasi eta lehenengo urtearen ostean, finantzei buruzko hezkuntzaren diagnostiko bat egitea lortu zen, dauden eragileak identifikatu ziren eta eskuragarri dauden baliabideak ikusarazteko, sinergia sortzeko eta koordinatzeko sare berriak indartu ziren. Lan horren guztiaren emaitza dokumentu hau izan zen: Finantzaz Haratago: finantza-hezkuntza ikuspegi etiko eta parabankarioa berriz pentsatzen.

Emaitzak eta finantza-hezkuntzan sakontzeko premia ikusita, hausnarketarako espazioarekin jarraitzea proposatu zen, bai eta datozen urteetarako lan-ildoak ezartzea. Honako hauek ezarriko dira:

  • Finantza Etikoei eta Alternatiboei buruzko Hezkuntzaren gaineko lan-plataforma bat sendotzea eta ikusaraztea
  • Euskadin finantza-hezkuntza eraldatzeko tresnak eta aukerak sortzea (baliabide didaktikoak sortzea, ikastetxeetan lantaldeak sortzea, bide-orriak ezartzea…)
  • Finantza etikoei eta alternatiboei buruz eztabaidatzeko, hausnartzeko eta erakartzeko espazioak sustatzea

Horrela, Finantzaz Haratago sortu zen 2019. urtearen hasieran.FIARE, Elkarcredit, EsF, Koop57 eta Oikocredit Euskadi entitateei Laguntzeko Euskal Elkarteak osatutako Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Euskal Sarea da, eta, ibilbideari hasiera emateko, hainbat jarduera egin zituzten.

Finantza-hezkuntzaren diagnostikoa aurkeztu zuten Donostian eta Durangon, eta bi azokatan parte hartu zuten, Grosen (Donostian) informazio-stand bat jarri zuten eta Berdeago Jasangarritasunaren Euskal Plataforman ere bai (Durango).

Beste alde batetik, lan-dinamikak sortzeari dagokionez, Euskadiko hogei ikastetxerekin jarri gara harremanetan, batik bat Bizkaian eta Gipuzkoan, proiektuan parte har dezaten.Kasu gehienetan balorazio positiboa jaso dugu, eta ados agertu dira finantza etikoei buruzko finantza-hezkuntzaren premiari dagokionez. Horrela, inkesta bat prestatu ahal izan dugu, eta ekainean ikastetxeetan bete dituzte. Laster, emaitzak argitaratuko ditugu.

Datozen hilabeteetan, printzipio etikoak barne hartzen dituzten eta bidezko finantza-sistema bat eraikitzen laguntzen duten finantzak sustatzen jarraituko dugu.Ekimenaren berri emango dizugu.

Bien bitartean, webgune honetan ikus dezakezu sarearen jarduera:·

https://www.facebook.com/FHaratago

https://twitter.com/FHaratago

http://finantzazharatago.org/

« Atzera