Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Roadshow 2019.

« Atzera

Roadshow 2019.

GREEN-KE-24.jpgasteartea 03 irailak 2019 12:24

Urriaren 17an Athanas Matheka, GreenforestFoods-eko zuzendaria, etorri zaigu. Oikocredit-ek Kenyan laguntzen duen erakundea da.

Aukerra horretaz baliatuz, jarduera ireki bat egingo du horretan han egindako jardueran interesa duten pertsonentzat. Anesvadek Bilbon duen egoitzan izango da (Concha Jeneralaren kalea, 28, 1. solairua, sarrera Egaña kaletik). Anesvad Oikocredit Euskadi-ren erakunde bazkideetako bat da.

GreenforestFoods-en egoitza Embakasin dago, Nairobin, Kenyan, eta ezti natural purua eta kakahueteak ekoizten ditu. Duela gutxi erle-argizaria ere ekoizten du bere produktuen artean, eta bere helburua etorkizunean beste produktu batzuk ere ekoiztea da, hala nola sesamo zuria, macadamia eta anakardoak.  [Ikusi+]

Eztia, ekoizten den eremu tradizionaletatik dator, hala nola Kitui, Makueni eta Taita-Tavetatik. Toki horietan, pobrezia maila % 50 eta % 60 artekoa da. 

Oikocredit-ek GreenforestFoods enpresari laguntzea erabaki zuen ezti eta intxaurren landa-ekoizle txikien bizitzan eragin ekonomiko eta sozial positiboa duelako. Horrez gain, merkatuetara sartzeko aukera eta prezio egonkorrak ematen dizkie, eta hori oso beharrezkoa da.

GreenforestFoodses 2014. urtetik da Oikocredit-en bazkidea.

« Atzera