Reflexionando sobre 2018 y mirando hacia adelante
Oikocredit Euskadi Txosten Elektronikoa
Otsaila 2019

Are sendoagoa izango den eragin sozialaren alde egiten dugu apustu.

Urte berri baten hasierak norbere buruari buruz hausnartzeko aukera dakar. Gure zuzendari kudeatzailea den Thos Gieskes-ek 2018ari begiratu dio eta Oikocrediten 2019rako finantza-perspektiba azaldu du honako artikulu honetan

Orain, urtea hasita dagoen honetan, gure erakundea estrategia berrituaren inguruan antolatzen gabiltza. Bisioari eta estrategiari buruzko gure dokumentu berria nabarmendu dugu buletin honetan; izan ere, Oikocredit osatzen dugun erakunde eta pertsona guztiek ezinbestean irakurri beharreko testua da.

Eragin sozialak tinko jarraitzen du gure lanaren bihotzean, informazio-buletin honetako India kontakizunak erakusten duen moduan. Gure inbertsio-zuzendaria den Bart van Eyk-en elkarrizketan irakur dezakezu nola ari garen, eragin sozial are sendoagoa sortzeko asmoz, eskualdeetako gure antolaketa aldatzen.

Zurekin batera jarraitu nahiko genuke etorkizun arrakastatsu eta jasangarri baterako bidean, eta urte askoan zehar Oikocrediten eginkizun garrantzitsua izan dena bete.

 

“Oikocrediten ikuspegi eta estrategia eguneratuak” liburuxka argitaratu dugu

Oikocreditek agiri berria argitaratu du eta 2022. urterako ikuspegi eta estrategia eguneratuak ageri dira. Liburuxkak hurrengo urteetarako Oikocrediten zuzendaritza estrategikoa azaltzen du, etorkizunean Oikocredit garatzeko kooperatibaren eta zuzendaritzaren lerro estrategikoak barne.

Gehiago irakurri >
 

Oikocreditentzat eredu operatibo berria [elkarrizketa]

Urte honen hasieran Oikocreditek estrategia eguneratua aurkeztu zuen. Bart van Eykek, Oikocrediteko inbertsioen zuzendariak, gure estrategia eguneratuaren azkeneko xehetasunak partekatzen ditu. Halaber, gure eskualdeko konfigurazioan izandako aldaketei esker, gure bazkideak hobeto zerbitzatuko ditugula azaltzen du. Helburua gizarte-eragin are indartsuagoa sortzea da.

Gehiago irakurri >
 

Indian nekazari txikiak merkatuetara iristea sendotu da

“Y-Cookekin lanean hasi baino lehen ez genuen arto gozoa laboratzen, bakarrik loreekin eta artatxikiarekin aritzen ginen. Artoari esker, prezio finkoak ditugu eta, beraz, askoz hobeak dira” dio Krishna Muthyek, Indian Andhra Pradesheko estatuko Kanekal herrixkako nekazariak. Oikocrediteko bazkide indiarraren nekazaritza-hornitzailea den neurrian, Y-Cookek ikusi du artoaren laboreen prezioak eta etekinak gora egin dutela eta, bide batez, familia guztiarentzat diru-sarrera egonkorra eta bizi-kalitate hobea lortu dutela.

Gehiago irakurri >
 

2018: erronka askoz eta indar berriez betetako urtea

Azkeneko urtean Oikocredit sortzearen ideia lantzen hastearen 50 urteak ospatu genituen. Azken hamarkadetan lortutakoaz harro gaude eta nahi handiko helburuak ezarri ditugu babesten ditugun erakundeekin hazten jarraitzeko eta zerbitzatzen dugun pertsonengan gizarte-eragina gehitzeko. Gure helburu eta nahi handiei buruz gehiago irakur dezakezue estrategia eguneratuan.

Gehiago irakurri >
 

Finantza-hezkuntzari buruzko proiektuak

2018. urtean, Fiare elkarte, Koop57 Eh, Economistas sin fronteras edo Elkarcreditekin batera, gizartea eraldatzeko hezkuntza-proiektuak diseinatzearen aldeko apustu sendoa egin genuen. Helburua iraunkortasunaren, etikaren eta elkartasunaren printzipioetan oinarrituta, Euskadiko ikastetxeetara finantzaren ikuspegitik hezteko modua hurbiltzea zen.

Gehiago irakurri >
 

Urte berria, erronka berriak.

2018. urtea oso urte aktiboa izan da: 32 ekintza, hitzaldiak, ferietan parte hartzea... Gainera, sare nagusiak (Instragram, Linkedin eta Google plus) zabaldu ditugu eta bultzada berria eman diegu jada erabiltzen genituen sareei (Twitter eta Facebook). Euskal Autonomia Erkidegotik eta Nafarroatik kanpo lau jarduera burutu dira eta pozik gaude.

Gehiago irakurri >
 
Jarrai Iezaguzu:

Oikocredit Catalunya - Bisbe Laguarda 4. 08001 Barcelona - T: 93 441 63 06
Oikocredit Euskadi - Viuda de Epalza, 6. 48005 Bilbao - T: 94 416 68 56
Oikocredit Sevilla - Alejandro Collantes, nº 17, 3º-D. 41005 Sevilla - T: 646 360 038