Zuzendari exekutibo berria, urteko emaitzak eta gehiago
Oikocredit Txosten Elektronikoa
Maiatza 2017

Oikocrediten garapenerako finantzaketak 1000 milioi euroak gainditu ditu 2016an

2017ko udaberria oso aldi zirraragarria izan da Oikocreditentzat. Martxoan 2016ko gure emaitzak argitaratu genituen eta apirilean Thos Gieskes zuzendari exekutibo izendatu genuen.

Argitalpen honetan askotariko informazioa daukazu eskuragarri: emaitzen gaineko prentsa-ohar bat; 2016ko urteko txostena irakurtzeko esteka bat; Thos Gieskesi egindako elkarrizketa bat, eta Kompanion Financial Groupek, Kirgizistango gure bazkideak, nekazaritza jasangarria sustatzeko eta tokiko nekazariak babesteko egiten duen lanari buruzko artikulu bat.

 

Gure zuzendari berria aurkezten dizuegu

Atsegin handia da guretzat zuzendari berriari, Thos Gieskesi, ongietorria ematea. Thos Gieskesek apirilaren 3an hartu zuen kargua bere gain. Elkarrizketa honetan zerk motibatzen duen esango digu, garapen-ekonomialari gisa izan duen esperientziari buruz hitz egingo digu eta banku kooperatibo batean egindako lana azalduko digu. Horrez gain, Oikocrediten daukan eginkizun berriari dagokionez bere ikuspegia eta asmoak zeintzuk diren agertuko dizkigu.

Irakurri elkarrizketa osoa
 

Oikocrediten 2016ko urte osoko emaitzak

Martxoaren 22an Alemanian egin genuen prentsaurrekoan, 2016ko gure emaitzen berri eman genuen. Garapenerako finantzaketa-zorroak 1000 milioi euroko mugarria gainditu zuen lehenengo aldiz, eta gure foku-guneak diren zorroak handitu genituen: finantza inklusiboak, nekazaritza, energia berriztagarriak eta Afrika.

Prentsa-oharra irakurri
 

2016ko urteko txostena

Gure urteko txostena aste honetan argitaratu da. Bertan Ikuskaritza Kontseiluaren eta Zuzendaritza Batzordearen hainbat albiste jaso dira, bai eta negozio-unitateen eta eskualde-bulegoen eguneraketei buruzko berriak eta mundu osoko gure bazkideei buruzko eta 2016rako Oikocrediten finantza-egoerei buruzko artikuluak ere.

Urteko txostena irakurri (ingelesez)
 

Oikocrediten egitateak eta zifrak

2016ko laugarren hiruhileroko egitateek eta zifrek honakoa barne hartzen dute: ordaintzeke dagoen kapitala, bazkideen zenbatekoa guztira eta inbertitzen dugun herrialdeak. Horrez gain, gure finantzaketaren ikuspegi orokor bat ere jaso da, mota, eskualde eta sektoreen araberakoa.

Egitateak eta zifrak irakurri
 

Finantzetatik harago joatea bizitzak hobetzeko

Kompanion Financial Group mikrofinantza-banku kirgizistandar desberdin bat da. Maileguak eskaintzeaz gain, bezeroei trebakuntza eskaintzen die euren enpresa-ezagutza handitzeko eta nekazaritza jasangarria sustatzeko. 2007az geroztik 110.000 bezerok etekinak atera dituzte euren zerbitzuei esker.

Istorio osoa irakurri
 

Beste berriak

Oikocredit Euskadiren Batzordea

Oikocredit Euskadiren Batzordea

Apirilaren 3an, Oikocredit Euskadiren ohiko batzordea egin zen. Bazkideon talde handia bildu ginen Bilboko La Bolsa izeneko eraikinean helburu bikoitzarekin: batetik, batzordearen ondorioz sortzen diren beharrezko izapideak egiteko eta, bestetik, aurpegia jartzeko elkarri eta aurrez aurre hitz egiteko, Oikocredit Euskadi denon proiektua bihurtu dadin.

Gehiago irakurri
 
Jorge Berezo

Jorge Berezori Radio Popularren egindako elkarrizketa

Juan Juberak Oikocredit Euskadiko presidente den Jorge Berezo elkarrizketatu du Radio Popular-Herri Irratian.

Elkarrizketa entzun (gastelaniaz)
 
Espanica

Adi. Hau interesatuko zaizu, seguru.

Maiatzean topaketa batzuk antolatu ditugu eta guztietara gonbidatuta zaude. Zure agendan apuntatu:

- 16an, asteartean, 18.30ean (Burtsa gizarte zentroan, Bilbao): Kidendarekin batera Espanica proiektuaren Nicaraguako kafegile eta nekazari kooperatiba baten bisita antolatu dugu.

- 25ean, ostegunean, 18.00an (Tabakalera, Donostia): esperientziak trukatzeko mahaingurua finantza alternatibo ​eta kreditua izateko eskubidearen gainean, Hegoaldeko bi erakunderekin (Red Comparte - Kolombia y Acaprodusca - El Salvador).

Gehiago irakurri
 
Jarrai Iezaguzu:

Oikocredit Catalunya - Bisbe Laguarda 4. 08001 Barcelona - T: 93 441 63 06
Oikocredit Euskadi - Viuda de Epalza, 6. 48005 Bilbao - T: 94 416 68 56
Oikocredit Sevilla - Alejandro Collantes, nº 17, 3º-D. 41005 Sevilla - T: 646 360 038