Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Oikocredit Euskadiren Batzordea

« Atzera

Oikocredit Euskadiren Batzordea

asteazkena 05 apirilak 2017 11:00

Apirilaren 3an, Oikocredit Euskadiren ohiko batzordea egin zen. Bazkideon talde handia bildu ginen Bilboko La Bolsa izeneko eraikinean helburu bikoitzarekin: batetik, batzordearen ondorioz sortzen diren beharrezko izapideak egiteko eta, bestetik, aurpegia jartzeko elkarri eta aurrez aurre hitz egiteko, Oikocredit Euskadi denon proiektua bihurtu dadin.

2016ko ekitaldiko jarduera-memoria eta txosten ekonomikoa aurkeztu eta onetsi ondoren, 2017. urterako ekintza-planaren eta aurrekontuaren berri eman genuen. Zenbakiak, grafikoak eta helburuak gainditu, eta jendeaz aritu ginen, gure inbertsioen onuradun diren Hegoaldeko pertsona horietaz. Ikusi genituen haien proiektuetako batzuk, aurpegia jarri genien. Gogora ekarri genuen ez gaudela bakarrik, gure inbertsioa eta lana ekartzen dizkiogula nazioarteko proiektu bati, eta imajinatzen duguna baino jende gehiagok jasotzen duela beraren onura.

Batzordea amaitzeko, proiektuarekiko konfiantza adierazi genuen eta eskerrak eman genizkien bazkideei egindako lanagatik; bertatik indarberrituta atera ginen, epe ertain eta luzerako erronkak betetzeko ilusioarekin.

Bazkide batzarraren akta eta Urteko Txostena ikusteko, klikatu hemen.

« Atzera