Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Oikocredit Euskadi: garapenean inbertitzea, garapenerako heztea

« Atzera

Oikocredit Euskadi: garapenean inbertitzea, garapenerako heztea

osteguna 29 abenduak 2016 12:00

Donostiako Impact Hub hitzaldien zikloan, dirua pertsonen zerbitzura jartzerako orduan eragina duten hiru gai aztertu zituen Oikocredit Euskadik: gizarte-ekintzailetzaren finantzaketa, mikrofinantzak eta finantza-hezkuntza.

Pobrezia dimentsio anitzeko arazoa da. Finantza etikoak irtenbidearen zati bat baino ez dira, eta modu egokian artikulatu behar dira honako hauekin zerikusia duten ekimenekin, besteak beste: osasun-gaiak, genero berdintasuna, gizartearen parte-hartzea sendotzea, giza eskubideak bermatzea, hezkuntza, azpiegiturak, energia garbia eta ingurumena zaintzea.

Hori dela eta, Oikocrediti laguntza ematen diogun elkarteok ere salatzeko eta hezteko erantzukizuna dugu, batez ere, gure jardueratik gertu dauden esparruei begira. Zentzu horretan, 2016. urtean, ekintza ugari garatu ditugu ikastetxe eta unibertsitateekin, kontsumitzaile arduratsuen elkarteekin eta abar.

Horietako bat izan zen Donostian egindako hiru hitzaldien zikloa. Ekainetik irailera egin zen eta bertan gaur egungo hiru gai jorratu genituen. Ekainaren 5ean, gizarte-ekintzailetzari buruz hitz egiten hasi ginen, bai eta mota horretako ekimenak finantzatzeko dauden aukerei buruz ere. “Gizarte” enpresen edo 4. sektorea delakoaren helburua da gizartean eragin positiboa izatea, eta ez hainbeste etekinak lortzea. Bizirauteko errentagarriak izan behar dute, baina beren produktu eta zerbitzuen bitartez konpondu gabe dauden premiak estaltzen daude tematuta. Gainera, lan-munduan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei enplegu duina eman nahi diete. Nork finantzatzen ditu enpresa horiek? Finantza etikoen barruan horretarako aukerak daude? Bai, egon badaude, eta horri buruz jardun genuen lehenengo saioan.

Bigarrenean, ekainaren amaieran, Oikocrediten eguneroko zereginetatik askoz ere hurbilago dagoen gai bati ekin genion: mikrofinantzak. Pobretutako hegoaldeko herrialdeetan mikrokredituak ugaritu direla ikusi genuen, eta, gainera, pobreziaren aurkako borrokan tresna baliagarriak izateko baldintzak aztertu genituen.

Amaitzeko, irailean, finantza-hezkuntzari buruz hitz egiteko saio bat antolatu genuen, eta norentzat eta zein zentzutan sustatzen ari den aipatu genuen. Kontsumitzailearen babesa pilo bat nabarmentzen da preferenteen, zabor-hipoteken eta abarren eskandaluen ondoren; alabaina, ez da ia inoiz aipatzen finantzek eragin ikaragarria dutela eraikitzen ari garen ekonomia motan. Finantza etikoak saiatzen dira pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia eraikitzeko laguntza ematen, eta asko dugu esateko finantza-hezkuntzari dagokionez.

 Hitzaldia 2016. eta 2017. urteetan garatuko den Finantza Hezkuntza izeneko proiektuaren abiapuntua izan zen. Mugarik gabeko Ekonomilariak, Fiare, Setem eta Elkarcredit - Mundu Bat entitateekin batera landuko dugu proiektua, Donostiako Udalaren finantzaketarekin. Hiru hitzaldien bitartez, halaber, Gipuzkoako herritarrengana eta Oikocreditek lurralde horretan dituen bazkideengana hurbildu ginen. Izan ere, finantza etikoak modu arduratsuan garatzeko, ezinbestekoa da finantza ezberdinen eta bidezkoagoa den mundu baten aldeko sentsibilizazioa eta hezkuntza lantzea.

« Atzera