Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Azokak, azokak, azokak

« Atzera

Azokak, azokak, azokak

astelehena 28 azaroak 2016 11:00

Ekonomia alternatibo eta solidarioari buruzko hainbat foro eta topaketatan egoteko asmoz, azken bi hilabeteetan Oikocredit Euskadik hiru azokatan hartu du parte: Biocultura Bilbao, Zarautzeko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Azoka eta REAS Euskadik antolatutako Ekonomia Solidarioaren Azoka.

Biocultura Bilbao azoka irailaren 30etik urriaren 2ra egin zen Barakaldoko BECen. Produktu ekologikoei eta kontsumo arduratsuari buruzko estatu-mailako azokarik garrantzitsuena da, eta, aurten, 250 erakusketari baino gehiago izan ziren bertan. Azokara 17.000 lagun baino gehiago bertaratu ziren; beraz, Oikocredit Euskadirako erakusleiho paregabea suertatu zen.

Urriaren 8an Zarautzera joan ginen eta bertan egin zuten Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Azokan jarri genuen gure standa. Ez zen jende gehiegi etorri hilaren 7an zubia egon zelako, baina, hala ere, gure presentzia produktiboa gertatu zen; kontaktuak egin genituen eta han zeuden gainerako erakundeekin elkarreragina izan genuen.

Euskadiko Ekonomia Solidarioaren IV. Azoka Bilbon egin zen azaroaren 19an eta 20an.  Azoka horren bidez, REAS sareak herritarrei hurbildu nahi izan die Merkatu Soziala, bai eta sustatu ere ekoizleen, pertsonak ala erakundeak, eta kontsumitzaileen arteko lankidetza. Asteburu horretan, Merkatu Sozialaren barruan gauden ekonomia solidarioko 50 erakunde eta enpresa baino gehiago elkartu ginen, besteak beste, arlo hauetakoak:  finantza etikoak, tokiko nekazaritza ekologikoa, garraiobide iraunkorra, bidezko merkataritza, energia berriztagarriak, eraikuntza, ehungintza, mezularitza, ostalaritza, berrerabiltzea eta birziklatzea, software librea, moneta soziala eta esku-hartze soziala. Igande goizean, Oikocredit Euskadik hitzaldi txiki bat antolatu zuen Fiare eta Koop 57 erakundeekin batera. Bertan, finantza etikoak landu ziren gizartea eraldatzeko tresna gisa. REASen azokaren aurtengo edizioari dagokionez, berriz ere balorazio positiboa egin dugu, bai bertaratutakoek gure standarekiko agertu duten interesagatik, bai beste erakunde batzuekin izan ditugun harremanengatik.

« Atzera