Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Pertsonen botereak inspiratuta

Pertsonen botereak inspiratuta

hann_verheijen-newsletter.jpg03 urriak | 2016

2016ko urriaren 1ean, Hann Verheijen-ek Oikocredit Internacional-ekin bat egin zuen kreditu-zuzendari berri gisa. Hannek ondo ezagutzen du gure lana, zeren eta azken lau urteetan Oikocredit Nederland-eko zuzendari jardun baitu. Oikocreditera ekarri zuen ibilbideaz, bere postu berriaz eta etorkizunaz gogoeta egiteko eskatu diogu Hanni.

Zerk motibatzen zaitu Oikocreditentzat lan egitetik?
“Finantza korporatiboetan lan egin ostean, Triodos-entzat, Europako banku etikorik handienarentzat, lan egiten hasi nintzen, nire balio pertsonalekin lotuago baitzegoen. Oikocrediten egitekoaren ideia nagusiak, alegia, pertsonek beren bizitzak hobetzeko duten boterea eta bizitza duina edukitzeko giza eskubidea, oso garrantzitsuak dira niretzat. Duela lau urte Oikocredit Nederlanden, Herbeheretako laguntza-elkartean, sartzea eta orain Oikocredit Internationalen egotea aurrerapen naturala izan dira. Gure kooperatibak jasangarritasunarekin duen konpromiso esplizitua eta energia berriztagarrien arloan egiten dugun lana ere oso garrantzitsuak dira. Klima-aldaketa benetako mehatxua da, bereziki munduko pertsona kalteberenentzat”.

Zer lanbide-esperientziak prestatu zaitu Oikocrediten duzun funtzio berrirako?
“Triodoseko banku-negozioen zuzendari gisa asko ikasi nuen, besteak beste, bankuko mikrofinantza-funtsaren administrazio-kontseiluko kide gisa. Ondoren, Oikocredit Nederland une zailak igarotzen ari zen zuzendari-lanean hasi nintzenean. Gogoberotasunari berriro ekin genion eta hazkunde sendoa lortu genuen. Oikocredit inbertsiogileen funtsak zuhurtasunez erabiltzeko eta, aldi berean, bere gizarte-eragina maximizatzeko erantzukizun handia dauka. Merkatuaren egungo egoera dela-eta, etengabe mugitzen ari baita, horrek esan nahi du arrisku onargarria duten segmentu berrietan inbertitu behar dugula eta gure egitekoari fidel iraun behar dugula”.

Oikocrediten funtsen sarrera-arloan lan egin ostean, zer ekarri ahal duzu funtsen irteera-arloan?
“Funtsen sarrerak eta irteerak elkarri lotuta egon behar dute. Inbertsiogileek haien diruaz erdiesten den horretan nahasita egon nahi dute, eta gure funtsen irteera-estrategia Oikocrediten ikuspegian oinarritu behar dugu irmoki. Gaur egun, mila milioi pertsonak ez daukate elektrizitaterako sarbiderik, eta bi mila milioi pertsonak ez daukate finantza-zerbitzuetarako sarbiderik. Erronka global horiek gure mailegu eta inbertsioak bultzatzen jarraituko dute”.

Zein erakunde kide bisitatu duzu eta zerk inspiratu zintuen ezagutu zenuenean?
“Oikocrediten egin dudan lanak Kanbodiara, Ghanara, Indiara, Malawira eta Perura eraman nau. Pudhuaaru Financial Services (PFSL) erakunde kidea, Indiako Tamil Nadu estatukoa, bereziki inspiratzailea da niretzat. Guneko baliabide eskaseko pertsonei finantza-zerbitzu inklusiboak emateaz gain, PFSLk bere bezeroei etorkizuneko finantza-beharrei aurre egiteko prestatzen laguntzen die. Era berean, gure erakunde kideen bezeroen espiritu ekintzaileak biziki hunkitu nahi, beren seme-alabek osasun ona dutela eta kalitate oneko hezkuntza jasotzen dutela ziurtatzea amesten baitute. Baliabide eskaseko pertsonek gaitasun ugari dauzkate. Oikocredit Nederlandentzat lan egiten nuenean, Malawin, munduko herrialde pobreenean, sustapen-kanpaina bat sortzen lagundu gintuzten hiru enpresari sortzaile aurkitu genituen”.

Zein ikuspegi duzu kreditu-zuzendariko zure funtzio berrirako?
“Oikocrediten esperientzia aberasgarriaz are gehiago ikasi nahi dut eta lankideekin gure erakundearen etorkizuna eraikitzeko elkarlanean aritu. Espero dut nire jakintzak eta esperientziak gure kooperatiba gizarte global bidezkoago eta jasangarriagoaren alde egiteko eraginkorragoa izan dadin laguntzea”.

« Atzera