Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Iruñeko Ekonomia Solidarioaren 4. Azokak arrakasta handia izan zuen

« Atzera

Iruñeko Ekonomia Solidarioaren 4. Azokak arrakasta handia izan zuen

asteartea 19 apirilak 2016 12:38

Iruñeko autobusen geltoki zaharra gizarte-merkatu bihurtu zen REAS Nafarroak antolatutako Gizarte Ekonomia Solidarioaren 4. Azokan.

Azoka hunkigarria eta positiboa izan zen. Aldaketaren zenbait eragile bildu ginen bertan, besteak beste, ekonomia, nekazaritza, energia, demokrazia eta hezkuntza berrasmatzen ari garenak.

75 erakustoki baino gehiago egon ginen, produktu eta zerbitzu hauekin: finantza etikoak, energia berriztagarriak, moneta sozialak, garraio iraunkorra, birziklatzea, software askea, pertsonei arreta emateko zerbitzuak, landa-turismoa, gizarteratzea, bidezko merkataritza, produkzio ekologikoa, artisautza....

22 hitzaldi egin ziren, zenbait ekimen ezagutzera emateko. Besteak beste, finantza etikoek eraldatzeko tresna gisa duten paperari buruz hitz egin zuen Oikocredit Euskadik. Hitzaldiak arrakasta handia izan zuen.

Gurasoek aldaketarako alternatiba horietan sakondu ahal izateko, espazio bat egon zen haurrentzat: txotxongiloak, ipuin kontalariak, tailerrak, ludoteka

Eta nola ez, taberna-zerbitzua egon zen, gizarte-catering ekologiko batek kudeatutakoa: Paris365.

Asteburu ederra pasa genuen gure ilusio berak dituzten beste erakundeetako kideekin (Reas, Coop57, Som Energía, Eticom, Fiare Banca Etica, Microfides, Greenpeace...)

Laburbilduz, azokak arrakasta itzela izan zuen; milaka pertsona bertaratu ziren eta horietako asko gure informazio-gunera hurbildu ziren. Horiei guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu Oikocredit Euskadirekiko interesa erakusteagatik.

« Atzera