Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Oikocredit Euskadiren egitaraua

« Atzera

Oikocredit Euskadiren egitaraua

asteartea 19 apirilak 2016 12:35

Oikocredit Euskadik, udaberria hastearekin batera duen energiarekin, zenbait ekitaldi antolatu ditu finantza etikoen inguruan sentsibilizatzeko, eta zuekin partekatu nahi ditugu.
Ekimen horiek hurrengo hilabeteetarako programatu dira, hainbat hiritan: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Oñati eta Iruñea.

Gure esfortzuak jarri nahi ditugun arloetako bat gazteen hezkuntza da. Horregatik, Oikocredit Euskadik jarduera hauek antolatu ditu.

- apirilaren 20an, Leioako campuseko boluntarioen azokan parte hartuko dugu, elkartearen egitekoa ezagutzera emateko, ikasleak proiektuan sar daitezen.

- apirilaren 21ean, UPV-EHUko Donostiako Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza fakultatean egongo gara, finantza etikoei buruzko tailer batekin, eskola-orduetan.

- gizarte-ekintzailetarako finantza etikoetara bideratutako tailer bat egingo dugu Leinn Mondragón graduko ikasleentzat, Oñatin, apirilaren 29an.           

Bestetik, uste dugu beharrezkoa dela beste elkarte eta erakunde batzuekin indarrak batzea, eragin sendoagoa eta integralagoa sortzeko. Horregatik, Gasteizen egongo gara BioAlairekin. Elkarte horrek produktu ekologikoen kontsumoa bultzatzen du, elikadura-subiranotasunean eta kontsumo erantzulearen sustapenean dago inplikatuta. Bere kontsumo-sarearekin partekatuko dugu finantza etikoen aukera alternatiboa, kontsumo-taldearen balio eraldatzaileen eta gizartea hobetzeko balioen ildotik. Hitzaldi hori maiatzaren 5ean, osteguna, emango da.

Beste sare interesgarri batekin konektatu dugu modu naturalean, Impach Hub Donostia, gizarte-ekintzaile eta changemaker direlakoen zentro bat, Tabakaleraren inguruan kokatutakoa. Bertan 3 tailerreko ziklo bat egingo dugu:

- lehenengoa, maiatzaren 6an, ostirala: “Finantza etikoak gizarte-ekintzailetarako”.

- bigarrena ekainaren 24an izango da: “Mikrofinantzak gizartean aldaketa positiboa sortzeko”,

- eta irailaren 23an hirugarren saioa: “Finantzetan heztea: hezten gaituzte ala engainatzen gaituzte?”.  

Saretuzekin, Donostiako kontsumo erantzuleko sarea, Fiare Banca Etica eta Olatu talka jaialdiarekin elkarlanean egingo dugun beste ekitaldi bat hiri etiko bat berregitea izango da, slow hiri modura ikusita eta kontsumo erantzuleko hiri gisa. Ekitaldi hori maiatzaren 22an ospatuko da Donostian. Bertan hausnarketa-jarduerak egingo ditugu inbertsio etikoari buruz Kontxako pasealekuan. Bertara soilik oinez edo bizikletaz hurbil zaitezkete.

Gure jarduerei eta finantza etikoen gaurkotasunari buruzko informazioa lor dezakezue gure Facebook eta Twitterreko web-orrietan. Zuen zain gaude!

« Atzera