Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Elkartasuneko ekonomian sareturik

« Atzera

Elkartasuneko ekonomian sareturik

ostirala 30 urriak 2015 12:00

2015ean Oikocredit Euskadi elkarteak berean jarraitu du eta urte oparoa izan da non ekintza asko ikuspen handiagoa eman diguten.

Aurten ekonomia alternatiboko, elkartasuneko ekonomia edo merkatu sozialeko hainbat azoka antolatu dira eta Oikocredit Euskadi haietako askotan egon da. Behekoak izan dira:

Martxoaren 7an: Tolosako elkartasuneko ekonomiako azoka

Martxoaren 14an: Leioako elkartasuneko ekonomiako azoka

Apirilaren 17tik 19ra: Iruñako elkartasuneko ekonomiako azoka

Ekainaren 13tik 15ere: Madrilgo Merkatu Soziala

Ekainaren 20an: Euskadiko elkartasuneko azoka, Gasteizen

Irailaren 26tik 27ra: Zaragozako Merkatu Sozialeko azoka

Urriaren 3an: Zarautzeko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren azoka

Urriaren 24an: Alternatiben Herria Bilbao

 

Gainera, mundu justuagoa lortzeko gure eginkizunarekin zerikusia zuten kanpaina batzuetan nahasi gara. Hauek dira parte hartu dugun kanpainetako batzuk:

REASeko “marrón x alternativa” kanpaina

EAPNko "Derechos + Eskubideak" kanpaina

Urriaren 22a. Global Alliance for Banking on Values izeneko sareko finantza etikotaz sentsibilizatzeko nazioarteko jardunaldia

Urriaren 5a. Finantza Heziketako eguna

Nazioarteko Oikocredit-eko 40. urteurrena - Oikocredit Euskadi

Nazioarteko Oikocredit-eko 40. urteurrena - Konsumo responsable

 

Jarduera honen eraginetako bat Oikocredit gero kontsumo alternatiboko direktorio eta App gehiagotan sartuta egotea. Hauek dira batzuk:

« Atzera