Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Oikocredit, Triodos Investment Management eta Fidosa entitateek energia hidroelektrikoan inbertitu dute Guatemalan

Oikocredit, Triodos Investment Management eta Fidosa entitateek energia hidroelektrikoan inbertitu dute Guatemalan

triodos1.jpg23 azaroak | 2016

Oikocredit gizarte-inbestitzaileak, Triodos Investment Management eraginerako inbestitzaileak eta Fidosa mendebaldeko finantza-taldeak (Guatemalako bankua) talde bat osatu dute 8,2 milioi USD finantzatzeko, Guatemalako San Marcos departamenduan ur-isuriko bi instalazio hidroelektriko garatzeko beharrezkoak baitziren.

Hitzarmenaren bitartez, herrialdeko energia berriztagarrien finantzaketan murgilduko da Oikocredit.

Grupo Kin enpresak sustatuta, Ixtal eta Xolhuitz eskala txikiko bi instalazio hidroelektrikoek 3,8MW-eko gaitasun konbinatua dute. Guatemalako sare elektriko nazionalari energia hornitzen diote bi instalazioek, eta batera 3.280 etxebizitza asetzeko nahikoa elektrizitate ekoiztu dezakete. Ixtal eta Xolhuitz instalazioei esker, Guatemalako karbono aztarna murrizten doa. instalazioek sortzen duten MWh bakoitzak batez beste karbono dioxidoaren pareko 0,6 tonako isuriak aurreztuko ditu, erregai fosilekin alderatuta.

David ten Kroode Oikocrediteko energia berriztagarrien kudeatzaileak hauxe esan zuen: “Harro gaude, epe luzera Guatemalan energia garbia lortzen lagundu dugulako. Oikocreditek energia berriztagarriekiko duen konpromisoa gure azken emaitza hirukoitzaren barruan dago, finantzei dagokienez iraunkorrak diren, gizartean eragin positiboa duten eta ingurumena babesten duten erakunde bazkideak finantzatzen baitira. Hidroelektrizitatea gure taldearen zorroaren alderdi bat baino ez da, non eguzki-energia, energia eolikoa zein biogasa barne hartzen diren”.

Gerrit-Jan Brunink da Triodos Investment Management taldeko energia eta kliman inbertitzeko kudeatzaile seniorra, eta hauxe aipatu zuen: “Suspertzen ari diren merkatuetan energia berriztagarrien inguruko hainbat proiektu ertain eta handitan parte hartu eta gero, oso pozik gaude ur-isuriko instalazio hidroelektrikoetako proiektu txikietan ere baliagarriak izan garelako, hala nola Guatemalako Ixtal eta Xolhuitz. Tamaina horretako proiektuek energia garbi eta errentagarria sortzen dute, baina, askotan, zailtasunak izaten dituzte epe luzeko finantzaketa erakartzeko. Oikocredit eta Fidosa entitateekin transakzio horretan izandako hurbileko kooperazioak agerian utzi du merkatuko segmentu hori are gehiago desblokeatu ahal dela”.

Oikocredit eta Triodos Investment Management  entitateek Ixtal eta Xolhuitz ebaluatu zituztenean, arreta berezia jarri zuten ingurumen- eta gizarte-irizpideetan. Bi instalazioak ibai berean daude, batik bat kafea hazteko erabiltzen diren eremuetan, eta gertuko erkidegoetako pertsonei enplegua eman diete.  Grupo Kin garatzaile eta operadoreak tokiko pertsonekin lotura sendoak bultzatzen jarraitzen du, eta ingurumen-eragina monitorizatzen du. Horrez gain, Guatemalako Ingurumen eta Natura Baliabideen Ministerioari txostenak aurkeztu ohi dizkio.

María Mercedes Álvarez Fidosako sindikatu-kudeatzaileak hauxe esan zuen: “Fidosak harremana garatu du Oikocredit eta Triodos entitateekin eta, bereziki, Guatemalako ingurumenean eta gizartean eragina duten energia berriztagarrien proiektuak elkarrekin finantzatzeko egin du.  Gure esperientzia izugarri ona izan da gure finantzaketa-kideen ezagutza tekniko eta profesionalari esker”.
Kin taldeko Jose Ricardo Chacón zuzendari exekutiboak hauxe gehitu zuen: “Benetan atsegingarria da Oikocredit eta Triodos entitateetan laguntza eta aukerak aurkitu ahal izatea. Fidosarekin batera, energia berriztagarrien inguruko gure proiektuak sendotu ahal izan ditugu, gizartearekin zein ingurumenarekin zerikusia duten alderdien eta alderdi teknikoen ebaluazio zorrotza eginez. Harremanari esker, gure emaitzarik onenak erdietsi ditugu”.

2014. urtean Guatemalan ekoiztu zen energiaren % 52 iturri berriztagarrietatik zetorren. Guatemalak energia garbien ekoizpena bultzatzearekiko konpromisoa du, eta gaitasun berriztagarrietan gora egitea espero da, epe luzera elektrizitatearen prezioak murrizteko.

« Atzera