Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Nafarroan izan ginen Oikocredit ezagutzera emateko

« Atzera

Nafarroan izan ginen Oikocredit ezagutzera emateko

D25uUMmWoAIS-4_.jpgasteartea 07 maiatzak 2019 09:21

Martxoan eta laugarren urtez jarraian, Iruñako Geltokian egin ohi den Nafarroako Ekonomia Solidarioaren Azokan parte hartu genuen.

Nafarroako hiriburuan harrera ona egin ziguten, eta horri nabarmen lagundu zion finantza aukerak ezagutzera emateko zenbait erakunderekin (Git de Fiare Navarra, Koop 57 EH, CAES, Microfides eta ATTACK) izaten ari garen lankidetzak; gainera, Nafarroako REAS feriaren antolatzaileekin ere lankidetzan jardun ohi dugu.

Azokan, stand-ean egoteaz gain, Nafarroako gainerako finantza etikoen erakundeekin dinamika batean parte hartu genuen, eta, bertan, fikziozko bi bankutan inbertitzera animatzen genuen: batek etekin handiagoa ematen zuen, baina ez zegoen garbi non inbertitzen zuen; bigarrenak, etekinak izanik ere, benetako ekonomiaren proiektuetan baizik ez zuen inbertitzen, espekulaziorik gabe eta pertsonak finantza sistemaren erdigunean jarriz.

« Atzera