OikocreditenWinterMeeting-a, Ganten
Martxo guztietan bezala, Oikocrediten inbertsio erakarmeneko sare osoaren bileran parte hartu genuen; aurten Ganten egin da (Belgika). Guztira ia 100 pertsona bildu ginen, europarrak eta iparramerikarrak. Batzarrean Oikocrediten ibilbide eta jardunari buruzko informazioa eskuratu genuen [AnnualReport-i buruzko albisterako esteka] eta lan saio trinkoak izan genituen Oikocrediten inbertitzen duten pertsonei eskaintzen diegun zerbitzua hobetzeko.
Energia berriekin itzuli ginen, indartsu; izan ere, ikusi ahal izan genuen Oikocreditek hazten jarraitzen duela eta dirua inpaktu sozialik handiena duten proiektuetara bideratzeko helburuari eusten diola. Pozten gara nekazaritza proiektuen finantzaketa hazten dela ikustean, Afrikaren alde egindako apustuak bere horretan dirauela eta babestutako proiektuetarako laguntza teknikoari bultzada handiagoa ematen diogula urtez urte.
Aurtengo ekitaldiari begira, erronka da lortutako inbertsio bolumena handitzea eta gure prozesuak gero eta efiziente eta homogeneoagoak izatea lortzea. Horretarako, komunikazio partekatuko estrategia batean lan egiten ari gara eta behar bezala egituratutako ekintza prozedura egoki batean.