Berdeago feria
Joan den urtean egin genuen bezala, otsailaren 9an eta 10ean Durangoko Berdeago Ingurumen Iraunkortasunerako Euskal Ferian standa jarriko dugu. Joan den urtean 30 pertsonak baino gehiagok informazio zehatza jaso zuen egiten dugunari buruz eta ehunaka pertsona standetik pasa ostean, liburuxkak eraman zituen.
Aurten hitzaldia antolatu dugu eta Bidezko Merkataritza eta Finantza Etikoen arteko harremanak izango dira aztergai, gaiaren inguruan 2018. urtean egin ditugun jarduera ugarien ildotik.
Gainera, oraingoan, berrikuntza modura, Finantza Etikoetan eta Hautazkoetan Hezkuntzaren Euskal Sareko gainerako erakundeekin batera modu bikoitzean parte hartuko dugu. Horiekin ere standa ipiniko dugu eta bertaratutako jendeari hitzaldia eskainiko diogu.