Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Espanica, ekonomia solidarioko 20 urte

« Atzera

Espanica, ekonomia solidarioko 20 urte

osteguna 01 ekainak 2017 11:00

Maiatzaren 16an, bidezko merkataritzako ESPANICA erakundearekin topaketa bat antolatu genuen Kidendaren laguntzarekin. ESPANICArekin batera Nikaraguako LOS ALPES kafe-ekoizleen taldeko ordezkariak etorri ziren. Taldea FECODESAren (Garapenerako Kooperatiben Federazioa) barruan dago, eta kooperatiben hainbat bateratze eta zentral biltzen ditu.

Topaketan bidezko merkataritzaren munduko inportatzaileek eta kafearen hazleek zer nolako erronkei aurre egin behar dieten ulertu ahal izan genuen. Oikocreditek mota horretako proiektu askotan lan egiten du, kafea ekoizteko eta merkaturatzeko katearen etapa askotan finantza-laguntza eskaintzen baitu.

Hementxe duzue ESPANICA eta LOS ALPESko kideekin egindako elkarrizketa bat, KIDENDAko gure lagunen eskutik.

Nola sortu zen Espanica?

Ideia bat izan zen. Helburua zen orain arteko merkatuan mekanismo desberdin bat garatzea ekoizleei itxaropena emateko eta Espainiako kontsumitzaileengana zuzen-zuzenean heltzeko. Proiektuaren filosofia antolatzen joan ginen, eta gero kafea Nikaraguatik inportatzeko tresna garatu genuen, beste mota bateko ekimen berri bati erantzun eta betiko merkatutik ihes egiteko, kontsumitzaileei produktua garestitzen baitie.

1995ko apirilean hasi ziren, Rubén Darío Fundazioaren bisitarekin. Une horretan, lurraren aldeko borroka zela bide, antolaketa-prozesu bat egonkortzen ari ginen, eta gure produktuak saltzeko alterntibak bilatu behar zituzten.

Gaur egun, zenbat ekoizle daude ESPANICAn?

ESPANICA, gaur egun, Nikaraguako ekoizleen hiru kooperatibari dago lotuta, kafea egiteko bi eta anakardoak egiteko bat. Guztira, 300 familia dira.

Urte guzti hauetan, zer ikasi duzue?

Alde batetik, Nikaraguan bertan aurrera egin dugu; izan ere, kalitate oneko kafea ekoizteko moduan behar-beharrezkoak genituen oinarrizko aldaketak egin ditugu. Beste alde batetik, ESPANICA eskuratzeko prozesua hasi dugu, bidezko merkataritzarako tresna izan dadin. Horretarako, egonkortasunaren alde egin dugu.

ESPANICA merkaturatzaile huts bat da?

ESPANICA irabazi asmorik gabeko kooperatiba bat da, eta inportatu eta banatzea da taldearen egiteko nagusia. Alabaina, azken hilabeteetan funtsezko aldaketak egon dira, eta erakunde berriak sartu dira bertan merkaturatzeaz harago doazen tresna gehiago eduki ahal izateko (lankidetzako proiektuak kooperatibekin, erkidegoekin, finantzaketa-proiektuak...).

Hauexek egiten ditu, besteak beste: merkaturatzea eta lankideei ordaintzen dizkieten prezioak ezartzea, jaso ohi dituztenen oso bestelakoak, altuagoak. Urtebete lehenago funtsak aurreratzen zaizkie, lehengaien aurretiazko ordainketak egin ditzaten % 0ko interesean, lursailak prestatzeko eta mantentzeko lanak egin ahal izateko.

ESPANICAn nola ezartzen da kafearen prezioa?

ESPANICAren logika da betiko merkatutik aldentzea; hortaz, poltsen erreferentziazko prezioetatik kanpo geratzen da. Hasieran, ahalegin handia egin genuen ekoizpen-kostuak kalkulatzeko eta horren arabera tarte txiki bat gehitzeko prezioa ezartzeko orduan. Azken urteetan, ESPANICAren ordaintzeko gaitasuna izan da erreferentzia, garapenaren, salmenten eta abarren arabera. Kantitateen konpromisoetarako dialogo bat dago ESPANICArekin, konpromiso horretan soberakina baldin badago, gainerako merkatuari saltzen zaio. Beraz, prezioa aurretik ezartzen da. Azken urteetan aldaketa egon da 5 eta 10 dolar gainetik edo aurreko egoerara itzuli da. Merkataritza-harremana konfiantzazkoa da, kafearen prezioak gora egiten badu, ESPANICAk ondo baitaki kafea bermatuta egongo dela eta, bestalde, prezioak behera egiten badu kooperatibok badakigu aldez aurretik ezarritako prezio bat dagoela, berme-prezio bat. Horrek bermea ematen digu bioi. Irabazi asmorik gabeko kooperatiba bat delako hartzen ditu ESPANICAk bere gain, bai prezioaren bermea, bai aurrerapenak. Sortzen diren mozkinak ekoizleentzat dira (estatutuen arabera), horregatik ez dira inoiz banatzen. Etekinak mekanismo horiek sortzeko aukera ematen duten nahitaezko erreserbetara eta borondatezko erreserbetara bideratzen dira.


Nola egin dute hobera familien diru-sarrerek?

Hobekuntza esanguratsua izan da. Los Alpes kafe ekologikoaren taldean, esaterako, ez dago inolako bitartekaritzarik ESPANICAk ordaintzen duen prezioan; ekoizle bakoitzarekin zuzeneko sistema bat antolatu da.


Zer esango zenieke kontsumitzaileei ESPANICA kafeari buruz?


Bi gauza esango nizkieke: lehenengoa, Espainiara bidaltzen den kafea Nikaraguan ekoizten den kafe onenetako bat dela, Dromedario-ko (Kantabriako kafe txigorgailua) kideek aitortutakoaren arabera, jasotzen duten garaurik onena baita, eta bigarrena ziurtatuta dagoela modu guztiz ekologikoan ekoizten dugula, eta, gainera, harago goaz ekoizterakoan ekosistema osoa erabat babesten baitugu, epe luzera begira.
Halaber, ESPANICA kafea gourmet kafea ere bada, baina prezioan alde handia dago Nikaraguako gourmet kafeko beste merka batzuekin konparatuz gero. Organikoa da (% 35 gehiago) eta horrek erosteko ahalmen txikiagoa duten pertsonei aukera ematen die kafe osasungarria eta kalitate onekoa edateko, bai eta proiektu solidarioarekin bat egiteko ere.

 

« Atzera