Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Finantza etikoen gaineko heziketa, ikasturte honetako erronka

« Atzera

Finantza etikoen gaineko heziketa, ikasturte honetako erronka

astelehena 10 uztailak 2017 11:00

2016-2017 ikasturtean Oikocredit Euskadin buru-belarri aritu gara finantza-heziketaren inguruko gure lan-ildoa indartzen.

Bi proiektutan oinarritu gara: alde batetik, DBH 4. mailako ikasleekin heziketa-hitzaldiak egin ditugu Merkataritza Ganbarako Unibertsitate Eskolarekin lankidetzarekin, eta beste alde batetik Euskadiko Finantza Etikoen Mahaiaren finantza-heziketaren proiektua.

Heziketa-hitzaldien proiektua Bilboko Merkataritza Ganbarak antolatu zuen, eta Bizkaia eta Arabako hamabi ikastetxe bildu zituen. Finantza etikoei buruz hitz egiten egon gara DBHko 4. mailako ikasleekin, eta horrek erronka polit eta erakargarri bat ekarri du prestakuntza-espazio horiek prestatu eta dinamizatzeko orduan. Ez da kontu erraza14 eta 15 urteko gazteek finantzen munduan alternatiba etikoen premia dagoela ikustea, eta gure ahaleginak bikoiztu behar izan ditugu garatu beharreko edukiak egokitzeko. Alabaina, edonola ere, bizipen oso positiboa izan da, ezin baitugu ahaztu gazte horiek etorkizuneko inbestitzaileak izango direla.

Honako hauek gaude Euskadiko Finantza Etikoen Mahaian: Oikocredit, Fiare, Koop57, MunduBat-Elkarcredit, Setem eta Mugarik gabeko Ekonomialariak. Finantza- eta ekonomia-sistemaren gainean oso kritikoak gara, eta finantza etikoak eta alternatibak bultzatzeko jarrera konprometitu eta aktiboa dugu. Kasu honetan, halaber, ikastetxeetan ezartzen ari diren finantza-heziketaren ereduak eta gaur egun dauden alternatibak ikusarazteko beharrak kezkatzen gaitu. Ikasturte honetan, Donostiako Udalak finantzatutako proiektu batean aritu gara lanean, aurtengo azken hiruhilekoan kaleratuko dena.

« Atzera