Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Dohaintza bat eman

Oikocredit Euskadik erakundea lagundu nahi duen pertsona ororen dohaintzak eskertzen ditu, inbestitzaile izan zein ez izan. 

Hori beharrezkoa zaigu, izan ere, gure ”bazkide partaideen” ekarpen osoa maileguen bidezko proiektuak finantzatzeko (NAZIOARTEKO OIKOCREDITEn akzioak erosiz) erabiltzen dugu.

Dohaintzak erakundeak erakunde gisa izan ditzakeen gastu orokorroei aurre egiteko erabiltzen ditugu. Dohaintzarik eman nahi izanez gero inprimakia bete eta bidali behar diguzu (Word formatuan deskargatzeko hemen sakatu eta pdf formatuan hemen) zure bankuko datuekin eta kuotaren zenbatekoarekin bat.

Erakundearen gastu orokorrekin kolaboratzeko beste modu bat OIKOCREDIT EUSKADIri egindako ekarpenei esker jasotzen dituzun urteroko dibidenduei uko egitea da (ekarpena egiterako unean sinatzen duzun kontratuan adierazi behar diguzu).