Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Bazkide egin zaitez

Oikocredit  Euskadi erakunde demokratiko bat da eta bazkide-inbestitzaile guztiek dute erakundearen gobernuan iritzia eta botoa emateko aukera. 

  • Bazkide-inbestitzailea gutxienez 200€ urtebetez inbertitzen duen hori da. Inbertsio horren helburua Nazioarteko Oikocrediten kapital soziala (kooperatibaren partaidetzak) erostea da. Lehenengo urtea igarotakoan bazkideak bi aukera ditu: ekarpena berreskuratu edo inbertituta utzi eta batzar orokorrean erabakitzen den dibidendua jaso, % 2 izan ohi da. Bazkide-inbestitzaile orok du erakundearen batzarrean parte hartzeko aukera.