Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Segurtasuna

Oikocredit Euskadin egiten den inbertsio bakoitzaren diruarekin Nazioarteko Oikocredit kooperatiban partaidetzak erosten dira.

Beraz, erakundeak galerak balitu, kide bakoitzaren (baita Oikocredit Euskadirenak) akzioen balioak behera egingo luke, eta horren ondorioz, baita laguntza erakundeetako bazkide partaideen ekarpenen balioak ere.

Kooperatibak dituen 30 urteetan inoiz gertatu ez bada ere, gertatuz gero, inbertsioen zenbatekoak modu berean gutxituko lirateke eta orduan, bazkide partaide bakoitzak Nazioarteko Oikocreditek sufritutako galeren ardura hartuko luke.

Arriskua badago ere, zergatik da segurua Oikocrediten inbertitzea?

  • Oikocreditek benetako ekonomian baino ez du inbertitzen.
  • Oikocreditek askotariko inbertsio-zorroa du, bai geografikoki baita inbertsioa egiteko aukeratzen dituen sektore mota ezberdinei dagokionez.
  • Oikocreditek finantzatzen dituen proiektuen bideragarritasun azterketa osoa egiten du, inbertitu aurreko aholkatzea eta kredituak iraun bitarteko jarraipena.
  • Maileguen onuradunek ordaintzen dituzten interesen parte bat berme-funts batean gordetzen da, maileguren bat itzuliko ez balitz galera horiek estaltzeko.

Zure inbertsioaren segurtasunari buruzko xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero Nazioarteko Oikocrediten akzioei dagokien liburuxka hau irakurtzea gomendatzen dizugu Nazioarteko Oikocrediten web orrialdean, esteka hautean (liburuxka osoa ingeleraz eta luburuxkaren laburpena gazteleraz). Bertan inbertsioak suposatzen duen finantza arriskuei buruzko ikuspegi orokor bat aurkituko duzu eta baita Oikocrediten arriskuak kudeatzeko eraren azalpena ere. Asko gure misioari berez dagozkionak dira, hau da, banku “konbentzionalek” laguntzen ez dituzten arrisku handiko proiektuak finantzatzeari dagozkionak.