Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Inbertsioaren ezaugarriak

Nazioarteko Oikocrediten inbertitu ahal izateko ezinbestekoa da Espainian dauden hiru erakunde bateko kide izatea, kasu honetan, Oikocredit Euskadikoa.

Edozein pertsona fisiko edo juridikok inbertsio bat egin dezake eta horren bitartez bazkide partaide bihur daiteke, horretarako pertsonak eta erakundeak partaidetza-kontuen kontratu bat sinatzen dute. (kontratua ikusteko hemen sakatu: gizabanakoa (word) eta (pdf); pertsona juridikoa (word) eta (pdf)).

Oikocredit Euskadi erakundeak bazkideen ekarpen guztiak Nazioarteko Oikocrediten kapital soziala erosteko erabiltzen ditu (kooperatibako partaidetzak). Partaidetzen ezaugarriak ikusgai daukazu Nazioarteko Oikocrediten weborrian esteka hauten sartuz (liburuxka osoa ingelerez eta liburuxkaren laburpena gazteleraz).

Gutxieneko inbertsioa 200 eurokoa da. Eta diru-ematea urtebetez mantendu behar da gutxienez. Lehenengo urtea igarotakoan ekarpena nahi duenean berreskuratu ahal izango du bazkideak, betiere kontratuko baldintzen arabera.

Ekarpena dibidenduaren arabera ordainduko da, hau da, Nazioarteko Oikocrediten urteroko batzarrak bazkideen artean banatzea erabakitzen duen dibidenduaren arabera. Azken urteetan dibidendua % 2 izan da.

Bazkide orok du erakundearen egunerokoan parte hartzeko eskubidea, batzar orokorrean ere boto bat du, inbertitutako kapital kopurua edozein delarik ere.