Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Errentagarritasuna

Dibidendua Nazioarteko Oikocrediten urteroko batzarrean erabakitzen da eta oso apala izan ohi da, izan ere, Oikocrediten helburua ez da etekinik handiena lortzea, gizartean eragin positiboa izatea baizik.

Oikocredit Euskadi elkartearen bitartez inbertitzean lortzen den errantagarritasuna Nazioarteko Oikocreditek urtean-urtean banatzen duen dibidenduaren parekoa da, bazkide-partaideen ekarpenak osorik inbertitzen baitira Nazioarteko Oikocrediten partaidetzak (akzioak) erosketeko.

1989. urtetik Nazioarteko Oikocreditek % 2ko dibidendua ordaindu du, 1998. eta 1999. urteetan izan ezik, Asiako zenbait herrialdeetan izandako krisi ekonomikoaren ondorioz. Oikocreditek ez du helburu errentagarritasun altua ematea, gainera, Holandako banku-autoritateek Oikocrediti errentagarritasun apalak ematen duen erregimen berezi bat betetzea eskatu diote.  (Iraganeko errentagarritasunek ez dute etorkizuneko errentagarritasunik bermatzen)

2013. urtetik aurrera onartu zen kalkulu sitema (2012ko eta ondorengo ekitaldietako dibidenduentzat) urte bakoitzean inbertsioa indarrean egon den hilabete kopuruarekiko proportzionala da.

Bazkide bakoitzarekin sinatutako partaidetza-kontuen kontratuaren arabera Oikocredit Euskadik erositako Nazioarteko Oikocrediten partaidetzei dagokien dibidendua osorik luzatzen die bazkide-partaideei. Ordainketa hori egin ohi die uztailean gutxi gorabehera, Nazioarteko Oikocrediten urteroko batzarraren ostean.