Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Inbertitzeko prozesua

Lehen ekarpena egiteko, partaidetza-kontuen kontratua sinatu behar daeta inbertitu nahi den zenbatekoa bidali. Dirua bi modutara bidal dezakezu: banku-transferentzia (edo diru-sarrera) gure banku-kontuetariko batera edo Oikocredit Euskadirentzako izendun txeke baten bidez.

Gizabanakoentzako kontratua eskuragarri dago hemen sakatuz  (word) y (pdf).

Pertsona juridikoentzako kontratua eskuragarri dago hemen sakatuz  (word) y (pdf).

Horrekin batera, Oikocredit Euskadira (Epalza Alarguna kalea 6 -Kidenda / 48005 Bilbao) agiri hauek bidali behar dituzu:

  • Kontratuaren bi ale, behar bezala beteta eta ekarpena egiten duen titularrak zein pertsona baimenduak, baldin baleude, orrialde guztietan sinatuta.
  • Bazkide eta baimendun bakoitzaren NAN fotokopia
  • Diru-sartzearen ziurtagiria (banku-transferentziaren edo diru-sartzearen frogagiria) edo izendun txekea, aukeratutakoaren arabera.

Kontratuaren titularra pertsona juridiko bat bada, kontratuan erakundearen datuak eta haren legezko ordezkariarenak agertu beharko dira. Honako agiriak erantsi behar dira: erakundearen IFZaren fotokopia, legezko ordezkariaren NAN fotokopia eta sinatzaileak erakundea ordezkatzeko behar beste ahalmen duela egiaztatzen duen agiri bat.

Bi modu daude diru-sarrera egiteko:

  • Elkartearen kontu korronteetako batean transferentzia edo diru-sarrera:
    • Fiare Banca Ética - (IBAN: ES59 1550 0001 26 0000758821)
      • Entitatea: 1550
      • Sukurtsala: 0001
      • Kontrol Digitua: 26
      • Kontu Zenbakia: 0000758821
    • Laboral Kutxa - (IBAN: ES59 3035 0134 48 1340033277)
      • Entitatea: 3035
      • Sukurtsala: 0134
      • Kontrol Digitua: 48
      • Kontu Zenbakia: 1340033277
  • Izendu txeke bat. Bidali txekea Oikocredit Euskadi izenean. Ez inoiz bidali eramailearentzako txekeak edo eskudirua.

Agiri hauek jaso eta gero kontratuaren bi aleetako bat bueltatuko dizugu, elkarteak sinatuta eta zigilatuta.