Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Geroagoko inbertsioak eta berreskuratzeak

Geroagoko ekarpenak egiteko ekarpen berriaren jakinarazpena bete sinatu eta egindako diru-sartzearen frogagiriarekin edo izendun txekearekin batera guri bidali.

Ekarpen-jakinarazpeneko eredua eskuragarri dago hemen sakatuz gizabanakoentzat (word) y (pdf) eta pertsona juridikoentzat (word) y (pdf).

Gero, ekarpen berri horri dagokion ziurtagiria bidaliko dizugu, kontratuari erantsita geratuko da.

Inbertsioaren zenbateko osoa edo zati bat berreskuratzeko berreskuratze-jakinarazpena baino ez diguzu bidali behar, ondo beteta eta sinatuta.

Berreskuratze-jakinarazpeneko eredua eskuragarri dago hemen sakatuz gizabanakoentzat (word) y (pdf) eta pertsona juridikoentzat (word) y (pdf).

Transferentzia egiteko epea 15 egun baino gutxiagokoa izan ohi da, baina, azken batean, Nazioarteko Oikocreditek funtsak itzultzeko beharrezko duen denboraren araberakoa izango da.

Ekarpen osoa edo zati bat berreskuratzen bazkide-partaideak Ogasunari aitorpena ere egin behar die 600 ereduaren bitartzen eta berreskuratutako zenbatekoaren %1 ordaindu, partaidetza-kontuen kontratuen berreskuraketak Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen Gaineko Zergapean daudelako eta %1z grabatuak. Oikocredit Euskadi elkarteako aitorpen hori egin dezake bazkide-partaidearen izenean, berreskuratze-jakinarazpenean horrela baimentzen badu. Elkarteak berreskuratutako zenbatekoaren 1% atxikituko luke Ogasunera ordaintzeko berehalaxe.