Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Nazioarteko Oikocrediten kide gara

Oikocredit Euskadiren helburu nagusia gure inguruan funtsak biltzea da, gero Nazioarteko Oikocrediten inbertitzeko, baina ez da gure egiteko bakarra, izan ere, bazkide guztien partaidetza demokratikoa bermatzen dugu eta nazioarteko kooperatibetara heltzeko bidea gara.

Bestalde, nazioarteko kooperatibak hartzen dituen erabakietan ere garrantzitsuak  gara, batzar nagusian parte hartzen dugu eta gure bazkide inbestitzaileak ordezkatzen ditugu.

Bazkideek inbertitzen dituzten baliabide ekonomiko guztiak laguntza erakundeek Nazioarteko Oikocrediten partaidetzak (kapital soziala) eros ditzaten erabiltzen dira, beraz, diru guztiak mailegu gisa Hegoaldeko herrialdeetan garapenerako proiektuak finantzatzea du helburu.