Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Nazioarteko Oikocrediten inbertitzeko tresna gara

Laguntza erakundeetako bazkideek inbertitzen dituzten baliabide guztiak Nazioarteko Oikocrediten partaidetzak (kapital soziala) erosteko erabiltzen dira, beraz, diru horrek mailegu gisa Hegoaldeko herrialdeetan garapenerako proiektuak finantzatzea du helburu.Inbestitzaile arduratsuak biltzen dituen erakunde bat baino ez gara.

Nazioarteko Oikocredit kooperatiba arduratzen da inbertsioak kudeatzeaz, baina haren estatutuen arabera, mota jakin batzuetako pertsona juridikoak baino ezin dira bazkide izan (eliza erakundeak eta zenbait erakunde sozial ). Nazioarteko Oikocredit erakundeari buruzko informazio gehiago nahi baduzu sar zaitez web orrian (ingelesez.)

Hori dela eta, Nazioarteko Oikocrediten indibidualki inbertitu nahi duen pertsona fisiko edo juridiko orok laguntza erakunde baten bidez egin behar du, hala nola, Oikocredit Euskadi. Beraz, hau da gure erakundearen eta beste laguntza erakunde guztien egitekoa:

  • gure kooperazio eredua hedatu/zabaldu
  • bazkide-inbestitzaileen bilketa sustatu
  • dibidenduak tramitatu
  • inbertsioak itzuli, bazkideek hala eskatzen dutenean.

Inbertsioak egiteko moduari buruzko xehetasun gehiago nahi badituzu hemen sakatu.