Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Berrien xehetasunak

Finantza-emaitzak gizartearen gaineko eraginerako [elkarrizketa]

dsc_7305.jpgasteazkena 17 urria 2018 Oikocreditek bere estrategia gaurkotuta ezartzen duen heinean, kooperatibak bere kide eta inbertitzaileekin lan egiten jarraitzen du azken garapenak eta egindako aurrerapenak partekatzen. Mendebaldeko Alemaniako Oikocreditentzako Laguntza Elkartea oraintsu bildu zen Irene van Oostwaard-ekin (Oikocrediten Finantza zuzendaria), finantzen gaurkotasunari zein Ireneren ideiei eta bere antolaketarekiko pasioari buruz gehiago ikasteko. Gehiago irakurri

Oikocrediten urteko txostena eta prentsa-oharra, 2017ko emaitza nabarmenekin

osteguna 26 apirila 2018 Gaur argitaratu ditu Oikocreditek bere urteko txostena eta hari dagokion prentsa-oharra, 2017ko emaitza finantzarioena. Gehiago irakurri

“Oikocredit erakunde liderra da”:Ezagutu gure arrisku-zuzendari berria.

9711.jpgasteazkena 28 otsaila 2018 2017ko abenduan, Oikocreditek ongietorria eman zion Laura Pool-i, arrisku-zuzendari eta zuzendaritza-taldeko kide berriari.Laurarekin hitz egin dugu arrisku-zuzendaritzaren, bere pasioen eta Oikocredit aukeratzeko arrazoien inguruan. Gehiago irakurri

Goi bilera Indian: Pertsonak irabazien aurretik jartzea, finantza sektorea eraldatuz

osteguna 22 otsaila 2018 Oikocredit eta Maanaveeya, Oikocreditek Indian duen filiala, 2018ko otsailaren 23an Hyderabaden (Indian) egingo den goi bileraren anfitrioiak izango dira, besteak beste, Balioak izango dituen Bankurako Aliantza Globalarekin (GABV) lankidetzan; goi bileran, dagokien gizarte misioari fidel izanik mikrofinantzen erakundeak (ME) finantza banku txiki (SFB) bihurtzeko aukerak nabarmenduko dira. Hitzorduan India osoko 15 interes talde eta finantza erakunderen ordezkariak bilduko dira. Gehiago irakurri

Kafea belaunaldika: Kolonbiako nekazarien tinkotasuna eta ingurumena zaintzea

RED-CO-46.jpgastelehena 19 otsaila 2018 Oikocrediti lotutako erakundeak, Ecolsierra sareak, posible egin du Kolonbiako kafe nekazariek prezio justuak jaso eta ekoizpen kalitate zein kantitatea areagotzea, hamarkadetan zehar indarkeriak eta gatazkek eskualdea astindu duten arren. Gehiago irakurri

Tokiko presentzia da gure indargunea

Maria photo.jpgosteguna 08 otsaila 2018 Maria Koramoak OikocreditekAccran (Ghanako hiriburuan) duen bulegoa zuzentzen du, eta Oikocrediteko zuzendariordea da Mendebaldeko Afrikan. Finantzetan aditu gisa, Maríak ekonomia, soziologia eta hezkuntza ikasi ditu Birminghamen eta Cape Coasten. Mikrofinantzetan eta enpresa txiki eta ertainen garapenean espezializatuta dago. Skype bidez egindako deian Maríak bere lanari buruzko zenbait ideia kontatu zizkigun. Gehiago irakurri

Oikocredit eta African Guarantee Fund entitateek enpresa txiki eta ertainak finantzatzeko akordio berria sinatu dute

AGFastelehena 29 urtarrila 2018 Nairobi, 2018ko urtarrilaren 25a - Orain, erakunde mikrofinantzarioek (EM), nekazaritza eta energia berriztagarrien arloetako enpresek eta kooperatibek finantzaketa hobea lortu ahalko dute Afrikan, Oikocredit inbertitzaile sozialaren eta Enpresa Txiki eta Ertainetarako Berme Funts Afrikarraren (AGF) arteko elkarteari esker. Bi erakundeak 2013. urtetik dira bazkide, eta 2018ko urtarrilaren 25ean sinadura ekitaldia ospatu zuten Nairobin, Kenian. Gehiago irakurri

Tratu beroa Kolonbia hegoaldean

Pedro Bastidas, azukre fabrika baten jabea eta Contactar EM erakundeko bezeroa.asteazkena 24 urtarrila 2018 Negozio batekin konpromisoa hartzeari buruz ari garenean, zalantza izpirik gabe Pedro Bastidas azukre kanaberen nekazariaren izena bururatzen zaigu. Bere enpresaren garapenari buruz galdetu ziotenean, honako hau azaldu zuen: “2005ean nire etxearen ordez azukre fabrika bat hartu nuen”. Gehiago irakurri

Bideo: Brasilgo kafeekoizle emakumeak laguntzen

Vânia Lucia Pereira da Silva.jpgostirala 12 urtarrila 2018 Oikocrediteko bazkidea den Cooperativa dos Agricultores Familiares de Poço Fundo e Região (Coopfam) kafe organiko bereziaren bidez emakumeak ahalhundutzeko laguntzen duen brasilgo kafeekoizleen ... Gehiago irakurri

Oikocredit kontinente guztietan!!!!

Viviana and Zion.jpgosteguna 07 abendua 2017 Katharina Welp komunikazio-ofiziala da Oikocrediti laguntza ematen dion elkarte batean, Alemaniako ipar-mendebaldean, Berlinen. Astebete egon zen, trukea egiten, Oikocrediten Amersfoort udalerrian, Herbehereetan, duen egoitza nagusian. Oikocrediteko eskualdeetako bulegoetako bi lankide ikusi zituen bertan; haiek ere trukea egiten ari ziren. Gehiago irakurri

“Emakumeen bankua”: mikrofinantzen bitartez Kenyako emakumeak ahalduntzea

KWFT-KE-02.jpgasteartea 28 azaroa 2017 “Afrikan, emakumeak ahalduntzea da garrantzitsuena. Emakume bat ahalduntzen duzunean, herrialde osoa ahalduntzen zaudela dirudi. KWFTk hezkuntzarekin, ezagutzarekin eta diruarekin ahalduntzen nau”. Gehiago irakurri

Mikrofinantzak ekintzan: abian jarri mahai-futbolen enpresa

BancoPymedelaComunidad.jpgasteartea 07 azaroa 2017 Oikocrediten elkarteak, ibilbide luzeko Erkidegoaren ETE Bankuarekin batera, Bolivian mikroenpresaburuei enpresa emankorrak eta iraunkorrak sortzeko aukera ematen die. Gehiago irakurri